"Londonen galduta" Go!azen liburua. BERRIA!

12,90 €
BEZ barne

Go!azen telesaileko protagonistak gazteentzako musika jaialdi batera zihoazen. Maddik ikusi zuen iragarkia, eta Unax bideo bat grabatu eta bertara bidaltzeko konbentzitu zuen. Ikaragarri poztu ziren onartuak izan zirela jakin zutenean. Hainbat herrialdetako gazteekin joko zuten eszenatoki berean. Jaialdia Londoneko parkerik famatuenean izango zen, Hyde Park deiturikoan, hain zuzen. Antolatzaileek lonazko kanpin-dendak jarri zituzten, bertaratutakoek hantxe lo egiteko. Gainontzekoek ere, ez zuten bidaia hura galdu nahi izan. Ordurako, sarrera guztiak agortuta zeuden. Elkarrekin joango dira hegazkinez, baina ez dira elkarrekin egongo Londonen; hamaika abentura pasatuko dute asteburu zoro batean. Azkenean, lortuko al dute jaialdian parte hartzea?

Deskripzioa
  • Idazlea: Lur Gallastegi Zendegi.

Lur Gallastegi Zendegi, Bilbo 1983. Egun Donostian bizi da. Irakaslea da ogibidez eta hainbat lan argitaratu ditu haur eta gazte literaturan, besteak beste, Uda bat Senegalen (Elkar, 2016), Limoiondoaren loreak (Elkar, 2017), Saharako itsasoa (Elkar, 2018) Mikel Zarate Haur Literaturako Saria, Etxetxorotarrak (Elkar, 2019), Gau Beltza eta ahanzturaren pasabidea (Begiko, 2020), Itsas azpiko sekretua (Ibaizabal 2020), Azken dantza New Yorken (Elkar, 2020).

  • Marrazkilaria: Alai Zubimendi Idarreta

Arte ederretan lizentziatu ondoren, 2002. urtean hasi zen ilustrazio lanetan, batez ere haur literaturari eta testu-liburuei zuzendutako irudiak sortzen. Orduz geroztik, hainbat argitaletxerentzat egin du lan. Komikigintzari ere ekin dio eta hainbat sari lortu ditu. Gaur egun, Hernaniko Gaueko komiki-dendaren jabea da, eta ilustratzaile lanarekin jarraitzen du.

  • Fitxa teknikoa:

Marrazkiak: Alai Zubimendi.
Bilduma: Go!azen. 2. zbka
Orrialdeak 128
Neurriak: 210x150

Produktuaren xehetasunak
GZ10L295
Berrikuspenak(0)

Berrikuspenak

Ez dago bezeroen berrikuspenik une honetan.

You're reviewing “"Londonen galduta" Go!azen liburua. BERRIA!”


.png .jpg .gif

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, bisita bakarrak kontrolatzeko funtzioa gaitzeko eta, horrela, webgunearen nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraituz gero, ulertuko dugu erabilera onartzen duzula. Baimenean atzera egin dezakezu eta informazio gehiago eskuratu dezakezu gure cookie-politika kontsultatuta.

Sartu

Megamenu

Your cart

There are no more items in your cart