"Asteburu bat eskiatzen" Go!azen 4. liburu

11,90 €
BEZa barne
  • Sinopsia:
  • Lagun-taldea berriz elkartzeko irrikitan dago, baina Basakabi eta uda urrun geratzen dira oraindik. Horregatik, asteburu bat eskiatzen pasatzea erabaki dute. Zuri eta Maddi New Jerseyn badaude ere, beste guztiek lo-zakuak prestatu dituzte eta aterpetxe batean hartu dute ostatu. Batzuek primeran eskiatzen dute; beste batzuek, berriz, ideiarik ez. Hala ere, nor bere erara ongi pasatzen saiatuko da. Azkenik, ustekabe batek harrapatuko ditu den-denak, eta eskiaz gain, bestelako abenturak biziko dituzte.


Add to Wishlist

Iritzia:
Hasiera Go!azen Liburua
  • Idazlea: Jasone Osoro. 

Elgoibarren jaio zen, 1971n. Kazetaria da ikasketaz, eta prentsan ez ezik, telebistan ere aritu da gidoigile. Helduentzako hainbat nobela eta ipuin-liburu idatzi ditu hala nola TentazioakKorapiloakGreta eta Hamabietan bermuta. Dena den, gazte-literatura arloan inon baino arrakasta gehiago lortu du Jara (JaraJara bikiak eta bikoteakJara live eta Jara Bartzelonan) eta Ezekiel (Ezekiel eta Ezekiel noraezean) sailekin liburuak hamaika berrargitaraldi izan baitituzte. Nerabeentzat kaleratu duen azken sailak Esku larru beltzak du izena (Eskularru beltzakCasting-aIkasbidaia eta Ihes).

  • Marrazkilaria: Alai Zubimendi Idarreta

Arte ederretan lizentziatu ondoren, 2002. urtean hasi zen ilustrazio lanetan, batez ere haur literaturari eta testu-liburuei zuzendutako irudiak sortzen. Orduz geroztik, hainbat argitaletxerentzat egin du lan. Komikigintzari ere ekin dio eta hainbat sari lortu ditu. Gaur egun, Hernaniko Gaueko komiki-dendaren jabea da, eta ilustratzaile lanarekin jarraitzen du.

  • Fitxa teknikoa:

Marrazkiak: Alai Zubimendi.
Bilduma: Go!azen.
Orrialdeak 11.
Neurriak: 210x145

GZ7L400115
299 Aleak

Oraingoz ez dago iruzkinik.

Erlazionatutako produktuakHand-picked arrivals from the best designer

Menu
Itxi
Saskia
Itxi
Itxuli
Kontua
Itxi