"New York, New York" Go!azen 5. liburu

11,90 €
BEZ barne
  • Sinopsia: Maddik eta Zurik New Yerseyn pasa dute ikasturtea. Bizipen asko eta zirraragarriak bizi izan dituzte bertan, eta itzultzeko gogoz daude, baina aurretik Enara eta June bisitan joango dira eta bost egun pasako dituzte elkarrekin New Yorken.

    Lagun batek utzitako apartamentuan hartuko dute ostatu eta, hiriarekin bat eginez, era guztietakoabenturak gertatuko zaizkie: Empire Statera mozorrotuta igoko dira, metroan abestuko dute, Central Parc-en piknik bitxi bat egingo dute, Times Squarekin liluratuta geratuko dira, Coney Islandeko atrakzio parkean barrez lehertuko dira eta ezezagun bat atzetik segika dutela ere irudituko zaie.

    New York inoiz ahazten ez diren hiri horietakoa izango da lau neskentzat.

Deskripzioa
  • Idazlea: Jasone Osoro. 

Elgoibarren jaio zen, 1971n. Kazetaria da ikasketaz, eta prentsan ez ezik, telebistan ere aritu da gidoigile. Helduentzako hainbat nobela eta ipuin-liburu idatzi ditu hala nola TentazioakKorapiloakGreta eta Hamabietan bermuta. Dena den, gazte-literatura arloan inon baino arrakasta gehiago lortu du Jara (JaraJara bikiak eta bikoteakJara live eta Jara Bartzelonan) eta Ezekiel (Ezekiel eta Ezekiel noraezean) sailekin liburuak hamaika berrargitaraldi izan baitituzte. Nerabeentzat kaleratu duen azken sailak Esku larru beltzak du izena (Eskularru beltzakCasting-aIkasbidaia eta Ihes).

  • Marrazkilaria: Alai Zubimendi Idarreta

Arte ederretan lizentziatu ondoren, 2002. urtean hasi zen ilustrazio lanetan, batez ere haur literaturari eta testu-liburuei zuzendutako irudiak sortzen. Orduz geroztik, hainbat argitaletxerentzat egin du lan. Komikigintzari ere ekin dio eta hainbat sari lortu ditu. Gaur egun, Hernaniko Gaueko komiki-dendaren jabea da, eta ilustratzaile lanarekin jarraitzen du.

  • Fitxa teknikoa:

Marrazkiak: Alai Zubimendi.
Bilduma: Go!azen.
Orrialdeak 112
Neurriak: 210x145

Produktuaren xehetasunak
GZ8L5166
Berrikuspenak(0)

Berrikuspenak

Ez dago bezeroen berrikuspenik une honetan.

Zure iruzkinaren objektua... “"New York, New York" Go!azen 5. liburu”


.png .jpg .gif

Sartu

Megamenu

Your cart

EZ DAGO PRODUKTURIK ZURE SASKIAN