

Elgoibarren jaio zen, 1971n. Kazetaria da ikasketaz, eta prentsan ez ezik, telebistan ere aritu da gidoigile. Helduentzako hainbat nobela eta ipuin-liburu idatzi ditu hala nola Tentazioak, Korapiloak, Greta eta Hamabietan bermuta. Dena den, gazte-literatura arloan inon baino arrakasta gehiago lortu du Jara (Jara, Jara bikiak eta bikoteak, Jara live eta Jara Bartzelonan) eta Ezekiel (Ezekiel eta Ezekiel noraezean) sailekin liburuak hamaika berrargitaraldi izan baitituzte. Nerabeentzat kaleratu duen azken sailak Esku larru beltzak du izena (Eskularru beltzak, Casting-a, Ikasbidaia eta Ihes).
Arte ederretan lizentziatu ondoren, 2002. urtean hasi zen ilustrazio lanetan, batez ere haur literaturari eta testu-liburuei zuzendutako irudiak sortzen. Orduz geroztik, hainbat argitaletxerentzat egin du lan. Komikigintzari ere ekin dio eta hainbat sari lortu ditu. Gaur egun, Hernaniko Gaueko komiki-dendaren jabea da, eta ilustratzaile lanarekin jarraitzen du.
Marrazkiak: Alai Zubimendi.
Bilduma: Go!azen.
Orrialdeak 116.
Neurriak: 210x145.
Oraingoz ez dago iruzkinik.