"Eiderren egunerokoa" Go!azen 2. liburua

11,90 €
BEZ barne
  • Sinopsia: Iker eskalatzailea da, mutil jatorra eta liluragarria. Eiderrek aspaldi amesten du berarekin. Gutxien espero duenean Iker gerturatu egingo zaio, eta elkarrekin ateratzen hasiko dira. Eider pozak txoratzen dago, maiteminduta, eta sentitzen duen guztia, bizitzen ari den guztia eguneroko batean kontatuko du. Eguneroko hori irakurriz jabetuko gara ustez harreman aberasgarria izan behar zena mugatzailea eta toxikoa bihurtuko dela. Danelen laguntzari esker, begiak irekiko ditu, eta beti pentsatu izan duen bezala, printze urdinik ez dela existitzen ohartuko da Eider.
Deskripzioa
  • Idazlea: Jasone Osoro. 

Elgoibarren jaio zen, 1971n. Kazetaria da ikasketaz, eta prentsan ez ezik, telebistan ere aritu da gidoigile. Helduentzako hainbat nobela eta ipuin-liburu idatzi ditu hala nola TentazioakKorapiloakGreta eta Hamabietan bermuta. Dena den, gazte-literatura arloan inon baino arrakasta gehiago lortu du Jara (JaraJara bikiak eta bikoteakJara live eta Jara Bartzelonan) eta Ezekiel (Ezekiel eta Ezekiel noraezean) sailekin liburuak hamaika berrargitaraldi izan baitituzte. Nerabeentzat kaleratu duen azken sailak Esku larru beltzak du izena (Eskularru beltzakCasting-aIkasbidaia eta Ihes).

  • Marrazkilaria: Alai Zubimendi Idarreta

Arte ederretan lizentziatu ondoren, 2002. urtean hasi zen ilustrazio lanetan, batez ere haur literaturari eta testu-liburuei zuzendutako irudiak sortzen. Orduz geroztik, hainbat argitaletxerentzat egin du lan. Komikigintzari ere ekin dio eta hainbat sari lortu ditu. Gaur egun, Hernaniko Gaueko komiki-dendaren jabea da, eta ilustratzaile lanarekin jarraitzen du.

  • Fitxa teknikoa:

Marrazkiak: Alai Zubimendi.
Bilduma: Go!azen.
Orrialdeak 11.
Neurriak: 210x145

Produktuaren xehetasunak
GZ6L200087
Berrikuspenak(0)

Berrikuspenak

Ez dago bezeroen berrikuspenik une honetan.

Zure iruzkinaren objektua... “"Eiderren egunerokoa" Go!azen 2. liburua”


.png .jpg .gif

Sartu

Megamenu

Your cart

EZ DAGO PRODUKTURIK ZURE SASKIAN