
- Sinopsia: kamioi bat gurutzatu da errepidean, eta auto-ilarak sortu ditu. Uste baino gehiago luzatuko da itxaronaldia, eta dozenaka autobus eta kotxek zain egon beharko dute. Autoan doaz Zuri, Eli, Gari eta Julen. Autobusez Danel, Eider, Eneko, Maddi, June eta Igor. Aimar amarekin doa autoz. Gabo desesperatzen hasi da gasolindegian atzeratzen ari direlako. Era batera edo bestera, guztien bizitzak gurutzatuko dira erreposdeam. Familia hippy bat ezagutuko dute, auto.stop egiten duen jendea, ezkutatuta dagoen leku bat... Hainbat abentura igaro ondoren, azkenean bai, azkenean iritsi dira Basakabira.
- Sinopsia: Maddiren gurasoek asko bidaiatzen dute eta alaba amonaren etxean geratzen da beti. Oraingoan, baina, ezohiko gertaera batek harrapatu ditu bete-betean: covid19 birusak. Ondorioz, Maddik, amonaren etxean pasatu beharko du itxialdia, inora ateratzeko aukera izan gabe, lagunekin skype bidez hitz eginez. Halere, itxialdia uste baino askoz atseginagoa izango da. Maddik amona ezagutzeko aukera izango du, haren gaztetako ilusioak eta ametsak zein ziren jakingo du, sorpresa eta sekretuak ere gordetzen dituela ohartuko da, eta bien artean ez dagoela horrenbesteko alderik.
- Sinopsia: Iker eskalatzailea da, mutil jatorra eta liluragarria. Eiderrek aspaldi amesten du berarekin. Gutxien espero duenean Iker gerturatu egingo zaio, eta elkarrekin ateratzen hasiko dira. Eider pozak txoratzen dago, maiteminduta, eta sentitzen duen guztia, bizitzen ari den guztia eguneroko batean kontatuko du. Eguneroko hori irakurriz jabetuko gara ustez harreman aberasgarria izan behar zena mugatzailea eta toxikoa bihurtuko dela. Danelen laguntzari esker, begiak irekiko ditu, eta beti pentsatu izan duen bezala, printze urdinik ez dela existitzen ohartuko da Eider.
- Sinopsia:
-
Lagun-taldea berriz elkartzeko irrikitan dago, baina Basakabi eta uda urrun geratzen dira oraindik. Horregatik, asteburu bat eskiatzen pasatzea erabaki dute. Zuri eta Maddi New Jerseyn badaude ere, beste guztiek lo-zakuak prestatu dituzte eta aterpetxe batean hartu dute ostatu. Batzuek primeran eskiatzen dute; beste batzuek, berriz, ideiarik ez. Hala ere, nor bere erara ongi pasatzen saiatuko da. Azkenik, ustekabe batek harrapatuko ditu den-denak, eta eskiaz gain, bestelako abenturak biziko dituzte.
- Sinopsia: Maddik eta Zurik New Yerseyn pasa dute ikasturtea. Bizipen asko eta zirraragarriak bizi izan dituzte bertan, eta itzultzeko gogoz daude, baina aurretik Enara eta June bisitan joango dira eta bost egun pasako dituzte elkarrekin New Yorken.
Lagun batek utzitako apartamentuan hartuko dute ostatu eta, hiriarekin bat eginez, era guztietakoabenturak gertatuko zaizkie: Empire Statera mozorrotuta igoko dira, metroan abestuko dute, Central Parc-en piknik bitxi bat egingo dute, Times Squarekin liluratuta geratuko dira, Coney Islandeko atrakzio parkean barrez lehertuko dira eta ezezagun bat atzetik segika dutela ere irudituko zaie.
New York inoiz ahazten ez diren hiri horietakoa izango da lau neskentzat.
- Ba ote da ezer zirraragarriagorik lagunekin gaua etxetik kanpo ematea baino? Eta zeresanik ez, toki hori itsasargi bat baldin bada eta misterioz josia baldin badago.
Abentura ikaragarria biziko dute Basakabiko lagunek, kostaldeko herri batean eta hainbat urtetan gordetako misterioa argituko dute. Umorea, laguntasuna, barre-algarak, baina ezustekoak ere kontatzen dira istorio honetan. Laguntasunak duen indarra argi geratuko da hasieratik bukaerara arte, ilargi beteko gau zoragarri batean, bizi izandako pasadizo honetan.