Gaia: Albertek irudimena oso garatuta dauka, hain garatuta non beti daukan “burua auzoan” galduta. Irudimen horri esker asteko egun bakoitzean abentura bat biziko du, bere lagun Ana bidaide duela.
Laburpena: «Albert, burua auzoan duzu!», sarritan esaten diote. Sukaldeko mahaian eserita edo eskolan dagoela, Albert ametsetan galtzen da. Kontzentratzen da, eta ahalegintzen da oinak lurrean izaten, baina buruak ihes egiten dio. Astelehenean, ikertzaile lanetan dabil; asteartean, herensugearen kontra borrokan; ostegunean, hegan doa apo baten bizkarrean... Zer egin? Ametsik gabeko bizitza ez da batere dibertigarria.
Sustatzen diren balioak: Lagun arteko harremana, bizikidetza, irudimena, umorea eta errespetua.