“Txorieneko lau urtaroak” liburua

20,00 €
BEZa barne
  • Sinopsia:

Liburu hau beste sukaldaritza liburuen antzekoa da, bai, baina,Txorieneko jarraitzaile zaretenontzako, badakizue zerbait gehiago ere badela. Azkenean, gure saioak badu berezitasun hori, ez dugu esango sukaldea bigarren maila batean gelditzen denik, ezta gutxiago ere, baina gure gonbidatuek egiten dute berezi gure saioa. Grabaketa egunetan, gure Txorieneko platoa Euskal Herriko edozein elkarte gastronomikotako sukalde bilakatzen da, non, bi lagun aritzen diren beren kontuez solasean eguneko otordua prestatzen duten bitartean. Liburu honetako errezeta bakoitzak, gonbidatu baten aurpegia du eta, gehienetan, harekiko harremana ere bai. 

Bukatzeko, antzinako errezeta liburuetan bezala, errezetak urtaroka sailkatuak doaz, lan egiteko modu hau nire aitari kopiatu diot, berak horrela egin zuen beste errezeta liburu handi batean, "La Cocina Vasca".

Fitxa teknikoa 

Egilea: Zigor Iturrieta

ISBN / EAN: 978-84-9109-346-6 

Orri kopurua: 176  

Formatua: Kartonea - 22 x 23,5 zm

TXL00039
9 Aleak

Oraingoz ez dago iruzkinik.

Menu
Itxi
Saskia
Itxi
Itxuli
Kontua
Itxi