Go!azen 13 liburua "Kanpineko surflari desagertua" 2026
Kanpin bat, hondartza eder baten ertzean, igerileku eta txirrista mordoa dituena. Zer gehiago eska zezaketen Basakabiko gazteek? Gazteak, lan mundura hurbiltzeko programa baten baitan, kostaldean dagoen kanpin batera joango dira lanera. Hori gutxi balitz, egun horietan surf-eskola bateko gazteak ibiliko dira kanpinean, eta, azken egunean, txapelketa garrantzitsu bat jokatuko da.
Lehen gauean, ordea, norbait desagertuko da, txapelketa aurreko egunak erabat baldintzatuko duena. Kideen arteko tira-birak, laguntasuna, beldurrezko istorioak eta istripu larri bat izango dira Basakabiko gazteek izango dituzten bizipenetako batzuk. Denak salbu irtengo ote dira kanpin zoragarri horretatik?
- Idazlea: Lur Gallastegi Zendegi.
Lur Gallastegi Zendegi, Bilbo 1983. Egun Donostian bizi da. Irakaslea da ogibidez eta hainbat lan argitaratu ditu haur eta gazte literaturan, besteak beste, Uda bat Senegalen (Elkar, 2016), Limoiondoaren loreak (Elkar, 2017), Saharako itsasoa (Elkar, 2018) Mikel Zarate Haur Literaturako Saria, Etxetxorotarrak (Elkar, 2019), Gau Beltza eta ahanzturaren pasabidea (Begiko, 2020), Itsas azpiko sekretua (Ibaizabal 2020), Azken dantza New Yorken (Elkar, 2020). Kakao zaporeko gauak (Alai, 2024) . Gainera, bilduma honetako liburu guztiak..
- Marrazkilaria: Alai Zubimendi Idarreta
Arte ederretan lizentziatu ondoren, 2002. urtean hasi zen ilustrazio lanetan, batez ere haur literaturari eta testu-liburuei zuzendutako irudiak sortzen. Orduz geroztik, hainbat argitaletxerentzat egin du lan. Komikigintzari ere ekin dio eta hainbat sari lortu ditu. Gaur egun, Hernaniko Gaueko komiki-dendaren jabea da, eta ilustratzaile lanarekin jarraitzen du.
- Fitxa teknikoa:
Marrazkiak: Alai Zubimendi.
Bilduma: Go!azen. 6. zbka
Orrialdeak 128
Neurriak: 210x150
Berrikuspenak
Ez dago bezeroen berrikuspenik une honetan.



