Go!azen 12 liburua "Arrakastaren bila" 2025
Nork ez du inoiz amestu bizitza arrakastatsu bat izatearekin? Izarrek, bere gurasoei esker, musika munduko ekoizle famatu batekin entzunaldia egiteko aukera izango du. Aitaren gogoz kontra, ordea, Joritz ere bertara joan dadin konbentzituko ditu gurasoak eta minutu batzuk utziko dizkio, Fred Jones izeneko ekoizle famatu horren aurrean abesteko. Fred Jonesen aurrean ondo abestuz gero, disko bat grabatzeko aukera ere izan dezake Izarrek. Hau guztia Bartzelonan gertatuko da eta bikoteak egun paregabeak igaroko ditu hiri zoragarri horretan. Gauzak, aldiz, ez dira uste bezala aterako. Zer erabakiko ote du Fred Jonesek? Zer gertatzen da, norbaitek arrakasta beharrean bere burua porrotetik hurbilago ikusten duenean?
- Idazlea: Lur Gallastegi Zendegi.
Lur Gallastegi Zendegi, Bilbo 1983. Egun Donostian bizi da. Irakaslea da ogibidez eta hainbat lan argitaratu ditu haur eta gazte literaturan, besteak beste, Uda bat Senegalen (Elkar, 2016), Limoiondoaren loreak (Elkar, 2017), Saharako itsasoa (Elkar, 2018) Mikel Zarate Haur Literaturako Saria, Etxetxorotarrak (Elkar, 2019), Gau Beltza eta ahanzturaren pasabidea (Begiko, 2020), Itsas azpiko sekretua (Ibaizabal 2020), Azken dantza New Yorken (Elkar, 2020).
- Marrazkilaria: Alai Zubimendi Idarreta
Arte ederretan lizentziatu ondoren, 2002. urtean hasi zen ilustrazio lanetan, batez ere haur literaturari eta testu-liburuei zuzendutako irudiak sortzen. Orduz geroztik, hainbat argitaletxerentzat egin du lan. Komikigintzari ere ekin dio eta hainbat sari lortu ditu. Gaur egun, Hernaniko Gaueko komiki-dendaren jabea da, eta ilustratzaile lanarekin jarraitzen du.
- Fitxa teknikoa:
Marrazkiak: Alai Zubimendi.
Bilduma: Go!azen. 3. zbka
Orrialdeak 128
Neurriak: 210x150
Berrikuspenak
Ez dago bezeroen berrikuspenik une honetan.



