Go!azen 12 liburua "Maskara lapurtuaren bila" 2025

12,90 €
BEZ barne

Mundu osoan da ezaguna Veneziako inauteria. Oraingo honetan, Oihane eta Boskoren sukaldaritza lanak direla medio, bertara joango dira Basakabiko lagunak, afari garrantzitsu batean zerbitzatzera, hiriko opera jauregian. Baina dena ez da uste bezala aterako. Norbaitek opera kantari bat pozoituko du, eta maskara baliotsu bat lapurtuko dio. Nor ote da hori egin duena, ordea? Denak dira susmagarri, gezurrak, maitemintzeak, traizioak eta nola ez, laguntasuna nagusi den abentura honetan.

Deskripzioa
  • Idazlea: Lur Gallastegi Zendegi.

Lur Gallastegi Zendegi, Bilbo 1983. Egun Donostian bizi da. Irakaslea da ogibidez eta hainbat lan argitaratu ditu haur eta gazte literaturan, besteak beste, Uda bat Senegalen (Elkar, 2016), Limoiondoaren loreak (Elkar, 2017), Saharako itsasoa (Elkar, 2018) Mikel Zarate Haur Literaturako Saria, Etxetxorotarrak (Elkar, 2019), Gau Beltza eta ahanzturaren pasabidea (Begiko, 2020), Itsas azpiko sekretua (Ibaizabal 2020), Azken dantza New Yorken (Elkar, 2020).

  • Marrazkilaria: Alai Zubimendi Idarreta

Arte ederretan lizentziatu ondoren, 2002. urtean hasi zen ilustrazio lanetan, batez ere haur literaturari eta testu-liburuei zuzendutako irudiak sortzen. Orduz geroztik, hainbat argitaletxerentzat egin du lan. Komikigintzari ere ekin dio eta hainbat sari lortu ditu. Gaur egun, Hernaniko Gaueko komiki-dendaren jabea da, eta ilustratzaile lanarekin jarraitzen du.

  • Fitxa teknikoa:

Marrazkiak: Alai Zubimendi.
Bilduma: Go!azen. 3. zbka
Orrialdeak 128
Neurriak: 210x150

Produktuaren xehetasunak
GZ12L398
Berrikuspenak(0)

Berrikuspenak

Ez dago bezeroen berrikuspenik une honetan.

Zure iruzkinaren objektua... “Go!azen 12 liburua "Maskara lapurtuaren bila" 2025”


.gif .jpg .jpeg .jpe .png .webp

Hasi Saioa

Menú

Your cart

EZ DAGO PRODUKTURIK ZURE SASKIAN