Go!azen liburua "Bahiketa jolas-parkean"

12,90 €
BEZ barne

Leku zoragarria izan daiteke jolas-parkea. Basakabiko lagunak, Gontzalek irabazitako lehiaketa bati esker, Europako jolas-parkerik handienera joango dira. Jolas-parkea lau eremutan banatuta dago: Uraren eremua, Suaren eremua, Haizearen eremua eta Lurraren eremua. Beldurraren etxea da bertako atrakziorik famatuenetarikoa, eta ez da gutxiagorako izango, haietako bat bahituko baitute bertan. Asteburu ederra izan behar zena, amesgaizto bihurtuko da Basakabiko lagunentzat. Lortuko al dute denek onik ateratzea?

Deskripzioa
  • Idazlea: Lur Gallastegi Zendegi.

Lur Gallastegi Zendegi, Bilbo 1983. Egun Donostian bizi da. Irakaslea da ogibidez eta hainbat lan argitaratu ditu haur eta gazte literaturan, besteak beste, Uda bat Senegalen (Elkar, 2016), Limoiondoaren loreak (Elkar, 2017), Saharako itsasoa (Elkar, 2018) Mikel Zarate Haur Literaturako Saria, Etxetxorotarrak (Elkar, 2019), Gau Beltza eta ahanzturaren pasabidea (Begiko, 2020), Itsas azpiko sekretua (Ibaizabal 2020), Azken dantza New Yorken (Elkar, 2020).

  • Marrazkilaria: Alai Zubimendi Idarreta

Arte ederretan lizentziatu ondoren, 2002. urtean hasi zen ilustrazio lanetan, batez ere haur literaturari eta testu-liburuei zuzendutako irudiak sortzen. Orduz geroztik, hainbat argitaletxerentzat egin du lan. Komikigintzari ere ekin dio eta hainbat sari lortu ditu. Gaur egun, Hernaniko Gaueko komiki-dendaren jabea da, eta ilustratzaile lanarekin jarraitzen du.

  • Fitxa teknikoa:

Marrazkiak: Alai Zubimendi.
Bilduma: Go!azen. 3. zbka
Orrialdeak 128
Neurriak: 210x150

Produktuaren xehetasunak
GZ11L343
Berrikuspenak(0)

Berrikuspenak

Ez dago bezeroen berrikuspenik une honetan.

Zure iruzkinaren objektua... “Go!azen liburua "Bahiketa jolas-parkean"”


.gif .jpg .jpeg .jpe .png .webp

Hasi Saioa

Megamenu

Your cart

EZ DAGO PRODUKTURIK ZURE SASKIAN