Kontratazio-Balditzak Orokorrak

KONTRATAZIO-BALDINTZA OROKORRAK

1. SARRERA

Webgune honen bidez, EITB dendako produktuak eros daitezke online; horretarako, kategorien arabera hautatu behar dira produktuak. 

Agiri honetan zehazten dira www.eitbdenda.eus webgunean sartzeko eta hura erabiltzeko baldintzak, baita webguneko produktu edo zerbitzuen salerosketarako baldintzak ere.

Webgune hau erabiltzen baduzu, edo eragiketaren bat egiten baduzu, baldintzak eta datuen babeserako politika onartzen duzu, baita hartarako baimena eman ere. Baldintzak irakurri ondoren ez bazaude ados haiekin edo zure datu pertsonalei emango zaien tratamenduarekin, ez erabili webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak.

Webgune honen bitartez produktuak erosteak esan nahi du erabiltzaile gisa sartu den pertsonak:

- Hemen adierazitakoa irakurri eta ulertu duela.

- Kontratatzeko gaitasuna duen pertsona dela.

- Hemen bildutako betebehar guztiak onartzen dituela.

Baldintza horien baliozkotasun-epea mugagabea izango da, eta webgune honen bidez egindako kontratazio guztietan aplikatu ahalko dira.

EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLk aukera izango du baldintza orokorrak noiznahi aldatzeko. Erabiltzaileak aldian-aldian irakurri behar ditu, edozein unetan aldatu baitaitezke. Aplikatu beharreko baldintzak kasuan kasuko salerosketaren unean erakusgai daudenak izango dira.

Baldintzen gainean zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan gurekin, harremanetarako posta-helbide eta telefonoen bidez.

EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLk jakinarazten du merkataritza arduratsua dela eta ezagutzen duela produktuak jasoko dituzten herrialdeetan indarrean den legeria; gainera, baldintzak alde bakarrez aldatzeko eskubidea izango du, baina horrek ezingo du eraginik izan aldaketaren aurretik erositako ondasun edo sustapenetan.

2. ALDERDIAK

Batetik, ondasun edo zerbitzuen hornitzailea:

Sozietatearen izena: EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SL

Egoitza soziala: Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, 48013 Bilbo (Bizkaia).

IFK: B95486213

Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua: 4853. liburukia, 166. folioa, 8. Saila, BI 49963 orria.

Telefono-zenbakia: 944 044 900

E-maila: info@eitbdenda.eus

Bestetik, erabiltzailea, webgunean erabiltzaile-izen baten eta pasahitz baten bidez erregistratua, zeinak horiek erabiltzeko eta babesteko erabateko ardura duen, baita EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLri emandako datuak egiazkoak direlako erantzukizuna ere.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du, webgunea erabiltzean, eskaera egitean edo beste eragiketa batzuk egitean baldintza hauek betetzeko:

i. Webgunea legezko kontsultak edo eskaerak egiteko bakarrik erabiltzea.

ii. Gezurrezko edo iruzurrezko eskaerarik ez egitea.

iii. Harremanetarako datuak eman eta beti egunean edukitzea. Nahitaez eman beharreko informazioa eman ezean, eskaera ezetsi egin beharko dugu.

Eskaera bat eginda, erabiltzaileak 18 urte baino gehiago dituela eta kontratuak egiteko lege-gaitasuna duela aitortzen du. Adingabea izanez gero, ezin izango da erregistratu eta ezin izango du erosketarik egin.

3. BALDINTZA OROKORREN XEDEA

EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLren eta erabiltzailearen artean sorturiko salerosketako kontratu-harremana arautzea da baldintza hauen xedea; online kontratatzeko prozesuan erabiltzaileak dagokion laukia onartzen duenean sortzen da harreman hori.

Salerosketako kontratu-harremanak esan nahi du produktu jakin bat webgunearen bitartez publikoki zehaztu eta azaldutako prezio baten truke entregatuko dela.

4.- KONTRATAZIO-PROZEDURA.

Erabiltzaileak, EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLk eskainitako produktuetarako sarbidea izateko, webgunearen bitartez erregistratu beharko du, erabiltzaile-kontu bat sortuz, edo, bestela, erosketa gonbidatu gisa eginez.

Erosketa egiteko, erabiltzaileak askatasunez eta nahi duelako eman beharko ditu eskatzen zaizkion datu pertsonal guztiak. Datuak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko Europako 679/2016 (EB) Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoari jarraikiz tratatuko dira datu horiek.

Erabiltzaileak erabiltzaile-izen bat eta pasahitz bat aukeratuko ditu; gainera, konpromiso hauek hartuko ditu: erabiltzaile-izen eta pasahitz horiek modu arduratsuan baliatuko dituela; ez dituela hirugarrenen eskuetan utziko; horiek galduz gero edota baimena ez duen hirugarrenen batek horietarako sarbidea izan duela edo lapurtu egin dituela jakinez gero, EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLri horren berri emango diola, hark berehala blokea ditzan.

Erosketa modalitatea gonbidatu gisa baliatzea erabakitzen dutenek eskaera izapidetzeko behar diren datuak baino ez dituzte eman beharko. Erosketa-prozesua amaitu ondoren, erabiltzaile gisa erregistratzeko edo erregistratu gabeko erabiltzaile gisa jarraitzeko aukera emango zaio.

Erabiltzaile-kontua sortu ondoren, kontratazio-prozedurak behean adierazitako urratsei jarraituko diela jakinarazten da, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 27. artikuluan eskatutakoaren arabera:

Kontratazio-prozedurak behean adierazitako urratsei jarraituko diela jakinarazten da, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 27. artikuluan eskatutakoaren arabera:

  1. Hautatu eskuratu nahi dituzun produktuak. Hautatzen den produktu oro erosketa-orgara gehituko da.

2.       Eskuratu nahi diren produktuak hautatu ondoren, erosketa-orgaren pantailan eskaeraren laburpen bat agertuko da, hautatu diren produktu guztiak zerrendatuta.

  1. Identifikazioa. Gurekin lehendabizikoz egiten baduzu eskaria, markatu ezkerraldean dagoen laukitxoa eta egin klik «Kontua sortu» atalean. Pantailan leiho berri bat agertuko da. Sartu zeure datu pertsonalak (nahitaezko eremuak: izen-abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa) eta sortu kontu bat. Gurean lehenago Internetez erosketarik egin baduzu, identifikatu zure helbide elektronikoa goian eskuinean adierazita. Datuak automatikoki agertuko dira, zure helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta.

  1. Helbidea. Nahi izanez gero, aldatu entrega- edo fakturazio-helbidea, kontua sortzeko prozesuan adierazitakoekin bat ez badator.

  1. Bidalketa-gastuak. Eskari bakoitzerako zehazten dira.

6.       Ordaintzeko modua.  «Ordainketa segurua». Erosketa kreditu-txartelean kargatuko da zuzenean. Gure sistemak bermatu egiten du eragiketaren segurtasuna.

  1. Eskaera berrestea. Eskaera baliozkotu ondoren, berrespen-mezu bat bidaliko dizugu posta elektronikoz. Mezuan, zure izena, eskaeraren deskribapena, prezioa eta bidalketa-helbidea agertuko dira. Gure sisteman, eskaeraren data eta edukia erregistratuta geratzen dira, eta gure zerbitzuek berretsi egingo dute, bat etor dadin eskaera egin den unean eskaintzen zen produktuaren deskribapenarekin.

Behin erabiltzailea erregistratuta dagoela, gure katalogoko edozein produktu sar daiteke saskian. Artikuluak, kopurua, prezioa eta guztizko zenbatekoa baino ez dira ikusiko saskian. Behin saskia gordeta dagoela, aurrekontuak, karguak eta deskontuak kalkulatuko dira, sartutako ordainketa- eta bidalketa-datuen arabera.

Saskiak ez du inolako administrazio-loturarik: aurrekontu bat simulatzeko balio duen atal bat baino ez da, eta alderdiei ez die inolako konpromisorik ekartzen.

Webgune honetan eskaintzen diren artikuluetan, estatu barneko bidalketak bakarrik onartzen dira.

5.- ESKAEREN ENTREGA

EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLk ez du eskaerarik bidaliko ordainketa egin dela egiaztatu arte.

Salgaien bidalketak express mezularitza bidez (GLS) egingo dira normalean, erabiltzaileak bere kabuz hautatutako helbidearen arabera. 

Entrega-epeak berehala bidaltzeko eskuragarri dauden produktuei dagozkie.
Prezioetan BEZ barne dago; erosketa-organ ikusi ahal izango duzu zenbatekoa xehatuta.

Erabiltzaileak adierazi nahi izan duen helbidean entregatuko dira eskaerak. Hala, EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLk ez du erantzukizunik izango produktua ez bada entregatzen, horren arrazoia bada emandako datuen faltsutasuna, zehaztugabetasuna edo eskastasuna, edo entrega egiteko hautatutako bidalketa-enpresari egoztekoak ez zaizkion arrazoiengatik entregatu ez bada, esaterako, hartzailea ez egoteagatik.


Entrega-datak edo -epeak gutxi gorabeherakotzat hartuko dira, eta atzerapenak ez du funtsezko ez-betetzerik ekarriko. Non eta ustekabeko edo ezohiko zirkunstantziaren bat gertatzen ez bada, eskabidea –Bidalketaren Berrespen bakoitzarekin zerrendatutako produktuak izango dira– erosketa egin zenean webgunean adierazi zen epean igorriko da, erosketa-metodoaren arabera eta, nolanahi ere, 30 eguneko gehieneko epearen barnean, Eskaera Berrespenaren epetik aurrera zenbatzen hasita.

Entrega ESTANDARRA etxean: 2-4 lanegun eskaera jaso zenetik zenbatzen hasita 3,99 €

PREMIAZKO entrega etxean: 1-2 lanegun biltegitik irten zenetik zenbatzen hasita 7,99 €

Bidalketa Iberiar penintsulatik kanpo egiteko eskatuz gero (Balearrak, Kanariak, Ceuta edo Melilla), harremanetarako posta elektronikoaren edo telefonoaren bitartez kontsultatu behar zaio hornitzaileari.

Itundutako entrega-epetik 30 egun igaro badira baina EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SL erakundeak ez badu egin salgaiaren entrega, bezeroak edo/eta erabiltzaileak eskubidea izango du eskaera baliogabetzeko eta ordaindutako zenbatekoaren itzulketa kosturik gabe jasotzeko, eta zerbitzu-emaileari ezingo zaio inolako erantzukizunik leporatu; bestela, erosketarekin aurrera jarraitzeko aukera ere izango du, eta entrega-data berri bat ezarriko da.

Entrega-epea helmuga-udalerriaren eta ordaintzeko moduaren araberakoa izango da. Baldintza hori halakotzat hartuko da baldin eta salgaia eskuragarri dagoela eta eskaera osorik ordaindu dela egiaztatzen bada. Gainera, posta-kutxetarako bidalketarik ez da onartuko. EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLk ez du inolako ardurarik bere gain hartuko produktua edo zerbitzua ezin izan bada entregatu erabiltzaileak emandako datuak ez zirelako egiazkoak, zehatzak edo osoak.

Komeni da entregaren unean egiaztatzea eskatutakoa eta entregatutakoa bat datozela eta egoera ezin hobean dagoela. Entregatu diren artikuluekin edo horien egoerarekin ados ez bazeunde, sinatu eta adierazi idatziz garraiolariaren entrega-albaranean zer hutsegite aurkitu duzun.

Entrega gauzatutzat hartuko da eskaera erosleari edo erosleak adierazitako pertsonari entregatzen zaionean. Eskaera entregatutzat hartuko da erositako artikuluen jabetza materiala eskuratzen denean; alegia, eskaeraren entrega-agiria erosleak adierazitako entrega-helbidean sinatzen denean.

Produktuak jasotzen dituenean, erabiltzaileak berak egiaztatu beharko du behar bezala daudela, eta justifikatua egon litezkeen salbuespen eta erreklamazioak azaldu beharko ditu entrega jaso izanaren dokumentuan bertan.

6. PREZIOA

Gure webgunean erosketa egin den unean jarrita dagoena izango da produktuen edo zerbitzuen prezioa, non eta ez den nabarmena prezioa okerra dela. Saiatzen gara beti gauza bakoitzari bere prezio zuzena jartzen, baina akatsik ere gerta daiteke. Ikusten baldin badugu eskatu duzun produkturen baten prezioa ez zela zuzena, lehenbailehen jakinaraziko dizugu eta bi aukera emango dizkizugu: prezio zuzena ordaintzea, edo eskaera ezereztea. Zurekin hitz egin ezin badugu, eskaera ezereztu egingo dugu, eta dagoeneko zatiren bat ordainduta baldin baduzu, itzuli egingo dizugu. Garbi baldin badago prezioak ezin zuela zuzen egon, eta, zentzuz, akatsa zerorri ere konturatzeko modukoa baldin bada, guk ez dugu produkturik okerreko prezio merkeago horretan saltzeko obligaziorik izango (ezta bidaliko dizugula baieztatzeko agiria dagoeneko igorrita egonda ere).

Produktu orori aplikatzeko diren prezioak webgunean argitara emango dira, eta kontratazio-prozesuaren azken fasean modu automatikoan aplikatzen direnak izango dira. Webgunean argitaratutako prezio guztiak dira baliagarriak –omisioa edo transkripzio-akatsa edo akats informatikoa salbu–, eta dagokion BEZa dute barne.

 Webgunean ageri diren prezioetan BEZ ere zenbatuta dago, baina bidalketa-gastuak ez, horiek prezio osoari gehitu beharko baitzaizkio.

Erosketa egin baino lehen, aurrekontuaren xehetasun guztiak online egiaztatu ahalko ditu erabiltzaileak: artikuluak, kantitateak, prezioa, eskuragarritasuna, garraio-gastuak, kargak, deskontuak, zergak eta erosketaren guztizkoa. Prezioak egunero alda daitezke, eskaera egiten ez den bitartean.

Eskaera egin ondoren, prezioak mantendu egingo dira, produktuen eskuragarritasuna alde batera utzita.

EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLri egindako ordainketa guztietan, faktura bat ematen da erregistraturiko erabiltzailearen izenean edota eskaera egitean adierazitako izen sozialaren izenean. Faktura erabiltzaileak emandako helbide elektronikora bidaliko da.

Eskariari buruzko edozein informazio eskuratzeko, jarri harremanetan EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLrekin, bezeroentzako arreta-telefonora deituta (944044900) edo mezu elektronikoa bidalita (info@eitbdenda.eus); edo mezularitza enpresarekin:

Prezioak noiznahi alda daitezke, baina aldaketek ez diete eragingo jada berretsita dauden eskaerei.

7. BIDALKETA-GASTUAK

Garraio-gastuak saskia edo aurrekontua gordetzean kalkulatuko dira, bidalketa moduaren, produktuen pisuaren eta entregarako helbidearen arabera.

Zerbitzu horretan eskaintzen diren produktuak azken kontsumitzaileari zuzenduta daude, eta Txikizkako Merkataritzari buruzko Legean xedatutako zehaztapen eta baldintzak dituzte. Hala, kontsumitzaile arrunt baten parametroez haragoko eskaerak edo erosle edo hartzaile beraren eskaera masiboak arretarik gabe gera daitezke.

Prezioek ez dituzte bidalketa-gastuak edo zerbitzu osagarriak barne hartzen, salbu eta idatziz besterik adierazten bada.

8.- ORDAINTZEKO MODUAK

Kreditu-txartelaren bidez: txartel bidezko onlineko ordainketa REDSYS ordainketa-plataformaren bitartez egiten da. Kasu horretan, datu osagarriak eskatuko dira erosketa onartu ahal izateko.

Finantza-erakundeak datuak benetakoak direla berresten duenean egingo da kargua txartelean. 

Batzuetan, gerta liteke txartel bidezko ordainketa bat ez onartzea honako arrazoi hauetako batengatik:

  • Txartela iraungita dagoelako.

  • Txartela aurrez ezarritako mugara iritsi delako.

  • Datuak sartzean akatsen bat egin delako.

9. BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGA ETA FAKTURAZIOA

Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko zerga-araudian xedatzen denaren arabera, artikuluen entrega-helbidea Espainiako BEZaren aplikazio-eremuaren barnekotzat hartuko da, ezpada helbidea Kanarietakoa, Ceutakoa edo Melillakoa dela. Produktu edo zerbitzu bakoitzean, indarreko legedian zehazten den BEZa aplikatuko da. Kanarietara, Ceutara eta Melillara bidali beharreko eskarietan, entregak BEZ gabe egingo dira, baina lurralde horietako zergei lotuta. Faktura euskarri elektronikoan egiteko baimena ematen diguzu, baina edozein unetan eskatu ahalko diguzu paperean ematea. Horrelakoetan, faktura euskarri horretan jaulki eta bidaliko dizugu.

10. ITZULKETA-POLITIKA. UKO EGITEKO ESKUBIDEA

Erabiltzaileak eskubide eta epe berak izango ditu itzulketa gauzatzeko edo/eta produktuaren akats edo oker posibleak erreklamatzeko bai online bai offline.

10.1.- UKO EGITEKO ESKUBIDEA

Erabiltzaileak azken kontsumitzaile gisa badihardu (eta ez merkatari edo enpresario gisa), hamalau egun naturaleko epea izango du, produktua jaso zuen egunetik zenbatzen hasita, kontratuari inolako justifikaziorik gabe uko egiteko (Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako martxoaren 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren 71. artikulua). 

Uko egiteko epea 14 egun naturalekoa izango da, zeuk edo zeuk adierazitako hirugarren batek (garraiolaria ez denak) ondasunen jabetza materiala eskuratu duzun edo duen unetik hasita, alegia, ondasunak entregatu direnetik.

Uko egiteko eskubidea baliatzeko, idatziz adierazi beharko diguzu lehen adierazitako helbideetan.

Baldintza honi atxikitako uko egiteko inprimakia erabili dezakezu, edo idatzi bat bidal diezagukezu, eskaera zuzen identifikatzeko beharrezkoa den informazioa adierazita.

Kontratuan atzera eginez gero, zure aldetik jaso ditugun ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu, entregari dagozkion gastuak barne (guk eskaintzen dugun entregatzeko modalitaterik merkeena ez den beste bat aukeratu baduzu, ez dira hark eragindako gastu gehigarriak itzuliko); hori atzerapenik gabe gauzatuko dugu, eta gehienez ere 14 egun naturaleko epean, kontratuan atzera egiteko erabakia jakinarazten diguzun egunetik kontatzen hasita. Diru-itzulketa hori egiteko, zuk hasierako transakzioan baliatu zenuen ordainketa-bitarteko berbera erabiliko da. Diru-itzulketa horrek ez dizu inolako gasturik eragingo. Aurrekoak gorabehera, itzuli beharreko dirua atxiki ahal izango dugu ondasunak jaso arte edo zuk horiek itzuli izanaren froga bat aurkeztu arte, lehenengo betetzen den baldintzaren arabera.

Bi modu izango dituzu itzulketak egiteko. 

1. EITBDenda mezularitza: Gure webgunean eskatu beharko duzu itzulketa, gure mezularitza-enpresaren bitartez, eta guk hartuko dugu mezulari bat salgaiaren bila bidaltzeko ardura. Hala, itzulketa-gastuak gure kontu izango dira.

2. Zuk aukeratutako mezularitza: Horren ordez zuk aukeratutako mezularitza-enpresa baten bidez egin nahi baduzu itzulketa, zuk ordaindu beharko dituzu itzulketa-gastuak. Itzulketa-etiketa bat emango dizugu bidalketa gauzatu dezazun. Edonola ere, kontratua bertan behera uzteko erabakia hartu duzula jakinarazten diguzun egunetik zenbatzen hasita 14 egun naturaleko gehieneko epearen barnean iritsi beharko du salgaiak gure biltegira. Epea amaitu aurretik salgaiak itzuli badira, epea betetzat joko da.

Bidalketa egin baino lehen, erabiltzaileak EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SL erakundearekin jarri beharko du harremanetan, 944044900 telefono-zenbakira deituta edo info@eitbdenda.eus helbide elektronikora idatzita. 

Badira uko egiteko eskubidearen zenbait salbuespen. Itzulketarik ezin izango da egin honako kasu hauetan:

  • Kontsumitzaile eta erabiltzailearen zehaztapenen arabera egindako edo pertsonalizatutako ondasunak (adibidez: armak, altzariak, neurrira egindako arropa, jantzi kustomizatuak, hala nola kirol-kamiseta izendunak).

  • Osasuna edota higienea babeste aldera itzuli ezin daitezkeen zigilatutako ondasunak eta entrega-unean ireki diren ondasunak (adibidez: belarritakoak, apaingarriak, kosmetikoak, norberaren garbitasunerako gaiak, ilerako osagarriak, barruko arropa, galtzerdiak eta pantiak, eta gorputzerako zein elikatzeko produktu guztiak).

  • Azkar narriatu edo iraungi daitezkeen ondasunak, hala nola mozorroak edo festarako jantziak.

  •  Horiek entregatu ostean (eta horien izaera kontuan hartuta) beste ondasun batzuekin modu askaezinean nahastu diren ondasunak.

  • Zigilatutako soinu-grabaketak, bideoak, bideo-jokoak eta programa informatikoak, edozein euskarri fisikotan (CD, biniloa, DVD, blu-ray, etab.), kontsumitzaileak zigilua kendu badie entregatu ondoren.

  • Euskarri materialean eskaintzen ez diren eduki digitalak.

Baldintza orokor honi atxikita duzu uko egiteko inprimakia.

 

Kontratuari uko egiteko eskubidea ezin izango da aplikatu kasu hauetan ere:

1. Produktua ez badago egoera perfektuan, edo kalteren bat izan badu. Produktuak zuekin dauden bitartean, beraz, kontuz erabili.

2. Produktuaren bilgarriak ez badira jatorrizkoak edo, jatorrizkoak izanik, ez badaude egoera perfektuan. Jatorrizko bilgarriak produktua babestu behar du eta, horrenbestez, egoera perfektuan jaso beharko dugu. Horrek esan nahi du debekatuta egongo dela produktuan zinta itsasgarriak edo zigiluak zuzenean aplikatzea. Jatorrizko bilgarriak, jarraibideak eta bestelako dokumentu guztiak erabiliz edo txertatuz itzuli beharko da artikulua.

3. Produktua irekita dagoenean eta ezin denean frogatu ez dela erabili.

4. Produktu pertsonalizatuak direnean edota, higiene-arrazoiak edo legeak aurreikusitako bestelako salbuespenak direla-eta, eskubide horretatik salbuetsita dauden produktuak.

10.2.- NEURRIA ALDATZEA  

Erosi duzun produktuaren neurria zure premien araberakoa ez dela baderitzozu, eta alde batera utzi gabe legeak eta kontratuak uko egiteko eskubidea ematen dizutela, neurri-aldaketa eskatu ahalko duzu, Bidalketaren Berrespenaren egunetik zenbatzen hasita 14 eguneko epean. Hori horrela izanik, hasieran erosi zenuen produktuaren ordez nahi duzun neurria hautatu ahalko duzu, baina ezinbestean izan beharko du produktu bera, eta eskabiderako stocka badago baino ezingo da egin aldaketa. Kontuan izan arestian aipaturiko baldintzak betetzen direnean baino ez dela erakutsiko aukera hori.

Neurri-aldaketa eskatu ondoren, aldaketa egin eta produktu berria igortzeko ardura hartuko dugu. Edozein kasutan, behar ez den atzerapenik gabe entregatu beharko da produktua, webgunean Aldaketa Eskabidea egin eta hortik 14 egun naturaleko gehieneko epean. Bi aukera horiek dohainik aterako zaizkizu.

Gogoan izan webgunean Aldaketa Eskabidea egin zeuenetik 14 egun natural igaro badira eta ez baduzu itzuli hasiera batean erosi zenuen produktua, beste eskaera bat eginez gero horri dagozkion gastuak zure kontura geratu ahalko direla, Erosketa Baldintzetan xedaturikoari jarraikiz.

10.3.- PRODUKTU AKASTUNAK ITZULTZEA 

Produktua jasotakoan uste baldin baduzu ez dagoela kontratuan zehaztuta dagoen bezala, berehala jakinarazi behar diguzu, gurekin harremanetan jartzeko baliabideak erabiliz; produktuaren datuak adierazi beharko dizkiguzu, baita zer akats duen ere, eta jakinarazpen hori egiten diguzunean azalduko dizugu zer egin.  

Bilketa eskatzen duzunean, mezulari bat bidaliko dugu zure etxera, eta mezulari hari emanez itzuli ahalko duzu produktua.  

Itzulitako produktua arretaz aztertuko dugu eta, arrazoizko epe batean, itzultzea edo aldatzea zilegi duzun edo ez adieraziko dizugu, e-mail bidez. Aldaketa edo itzulketa lehenbailehen egin beharko da, eta, edozelan ere, 14 eguneko epearen barnean, artikulua itzultzea edo aldatzea zilegi dela berresteko mezu elektronikoa igortzen dizugunetik zenbatzen hasita.  

Benetan baldin badauka zuk diozun akatsa, ordaindutako diru guztia itzuliko dizugu, baita bidalketa-gastuak ere. Ordainketa egiteko erabili zenuen bide bera erabiliko dugu guk dirua itzultzeko. 

11. ERREKLAMAZIOAK ETA AUZIAK ONLINE EBAZTEA

Erabiltzaileak egokitzat jotako edozein erreklamaziori ahalik eta lasterren erantzungo zaio, eta harremanetarako honako helbide hauetan egin ahalko dira erreklamazioak:

EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS S.L.

Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, 48013 Bilbo (Bizkaia). 

Telefonoa: 944044900

E-maila: info@eitbdenda.eus

Auziak online ebaztea (Online Dispute Resolution)

524/2013 (EB) Erregelamenduaren 14.1 artikuluaren arabera, Europako Batzordeak doako sarbideko plataforma bat eskaintzen du, erabiltzailearen eta zerbitzu-emailearen arteko gatazkak online ebazteko, justizia-epaitegietara zertan jo gabe. Baliabide horren bidez, hirugarren baten bitartez ebazten dira gatazkak, hain zuzen, Auziak Ebazteko Organismo deritzonaren bidez, zeinak bi alderdien bitartekari gisa jarduten baitu. Organismo hori neutrala da eta bi alderdiekin hitz egingo du, adostasun bat lortze aldera; gatazkarako konponbide bat iradoki edo/eta inposatu ahalko du azkenean.

ODR plataformarako esteka: http://ec.europa.eu/consumers/odr/

12. APLIKA DAITEZKEEN BERMEAK

Produktuen bermea haren deskribapenean agertzen dena izango da, betiere produktuak bermeak izan baditzake. Halaber, erabiltzaileak webgune honetan eskuratutako objektu guztiek kontsumo-ondasunen berezko lege-bermea izango dute; horrek esan nahi du atarian berariaz adierazten den deskribapenarekin eta Baldintza Orokor hauekin bat etorri behar duela ondasunak.

 

13. ERANTZUKIZUNA ETA ERANTZUKIZUNAZ LIBRATZEA

Gure web orriaren bitartez eskuratutako edozein produkturen gainean EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLk duen erantzukizuna erosketa-preziora mugatzen da, eta ez besterik.

Webgune honetan agertzen diren produktuei buruzko deskribapen, informazio eta material guztiak «dauden horretan» eskaintzen dira, eta inongo berme zehatz edo inpliziturik gabe, edo bestela eratorritako bermerik gabe, ezpada legezkoak. Hala, kontsumitzaile edo erabiltzaile gisa egin baduzu kontratua, EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLk kontratuarekin bat datozen artikuluak eskaini beharko dizkizu ezinbestean, eta produktua entregatzean hautemandako edozein desadostasunen ardura hartuko du bere gain. Produktuak kontratuarekin bat etorriko dira baldin eta

(i) geuk eskainitako deskribapenaren araberakoak badira, eta webgunean aurkeztu ditugun ezaugarriak badituzte,

(ii) mota horretako produktuei emandako erabilera arrunterako egokiak badira, eta

(iii) mota bereko produktu batean espero diren kalitatea eta ezaugarriak badituzte.

Produktuak entregatzean desadostasunik egonez gero, erabiltzailearen aurrean erantzungo du EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLk. EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLk produktua konpontzeko edo ordezkatzeko, prezioa jaisteko eta kontratua bertan behera uzteko eskubideak aitortzen dizkio erabiltzaileari.

Produktua ez badator bat adostutako baldintzekin, produktua konpontzeko edo ordezkatzeko eskatu ahalko du erabiltzaileak, betiere aukera horiek ezinezkoak edo neurrigabeak ez badira (azaroaren 16ko 1/2007 Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Legegintzako Errege Dekretua).

14. DEUSEZTASUN PARTZIALA

Baldintza hauetakoren bat deusez eta indargabe kalifikatuko balira agintari eskudunaren ebazpen irmo baten bidez, gainerako zehaztapen eta baldintzak indarrean egongo dira, deuseztasun partzial horrek haietan eraginik ez duenez.

15. APLIKATZEKO LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA

Webgunearen erabilera eta webgune horretan produktuak erosteko kontratuak Espainia legedian daude araututa. Webgunearen erabileratik edo kontratu horietatik sortzen den edozein eztabaida Bilboko (Bizkaia) epaitegi eta auzitegietako jurisdikzio ez esklusiboaren menpe geratuko da.

Sartu

Megamenu

Your cart

EZ DAGO PRODUKTURIK ZURE SASKIAN