Términos y condiciones

KONTRATAZIO-BALDINTZA OROKORRAK


Webgune honen bidez online eros daitezke produktuak EITB dendan; horretarako, kategorien arabera hautatu behar dira produktuak. 


Produktuak Expressive Media Proyects SLren jabetzako webgunearen bitartez kontratatzeak berekin dakar erabiltzailearen inguruko ezaugarri hauek:

-Hemen adierazitakoa irakurri eta ulertu duela.

-Kontratatzeko gaitasuna duen pertsona dela.

-Hemen bildutako betebehar guztiak onartzen dituela.


Baldintza horien baliozkotasun-epea mugagabea izango da, eta zerbitzu-emailearen webgunearen bidez egindako kontratazio guztietan aplikatu ahalko dira.

Expressive Media Proyects SLk jakinarazten du merkataritza arduratsua dela eta ezagutzen duela produktuak igortzen dituen herrialdeetan indarrean den legeria; gainera, baldintzak alde bakarrez aldatzeko eskubidea izango du, baina horrek ezingo du eraginik izan aldaketaren aurretik erositako ondasun edo sustapenetan.


Alde kontratatzaileak

Batetik, Expressive Media Proyects SL, erabiltzaileari interesatzen zaizkion ondasunen zerbitzu-emaile gisa; egoitza soziala: Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, 48013, Bilbo, Bizkaia. IFK: B95486213.

Bestetik, erabiltzailea, webgunean erabiltzaile-izen baten eta pasahitz baten bidez erregistratua, zeinak horiek erabiltzeko eta babesteko erabateko ardura duen, baita Expressive Media Proyects SLri emandako datuak egiazkoak direlako erantzukizuna ere.


Kontratuaren helburua

Expressive Media Proyects SLren eta erabiltzailearen artean sorturiko salerosketako kontratu-erlazioa arautzeko xedea du kontratu honek; online kontratatzeko prozesuan erabiltzaileak dagokion laukia onartzen duenean sortzen da erlazio hori.


Salerosketako kontratu-erlazioak esan nahi du produktu jakin bat webgunearen bitartez publikoki zehaztu eta azaldutako prezio baten truke entregatuko dela.

Kontratatzeko prozedura 

Erabiltzaileak, Expressive Media Proyects SLk eskainitako produktuetarako sarbidea izateko, webgunearen bitartez erregistratu beharko du, erabiltzaile-kontu baten bitartez, edo, bestela, gonbidatu gisa eginez erosketa. Erosketa egiteko, erabiltzaileak askatasunez eta nahi duelako eman beharko ditu eskatzen zaizkion datu pertsonal guztiak. Datuak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko Europako 679/2016 (EB) Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoari jarraikiz tratatuko dira datu horiek; webgune honetako Lege-oharrean eta Pribatutasun-politikan xehatuta daude horiek.


Erabiltzaileak erabiltzaile-izen bat eta pasahitz bat aukeratuko ditu; gainera, konpromiso hauek hartuko ditu: erabiltzaile-izen eta pasahitz horiek modu arduratsuan baliatuko dituela; ez dituela hirugarrenen eskuetan utziko; horiek galduz gero edota baimena ez duen hirugarrenen batek horietarako sarbidea izan duela edo lapurtu egin dituela jakinez gero, Expressive Media Proyects SLri horren berri emango diola, hark berehala blokea ditzan.

Erosketa-modalitatea gonbidatu gisa baliatzea erabakitzen dutenek eskaera izapidetzeko behar diren datuak baino ez dituzte eman beharko. Erosketa-prozesua amaitu ondoren, erabiltzaile gisa erregistratzeko edo erregistratu gabeko erabiltzaile gisa jarraitzeko aukera emango zaio.

Erabiltzaile-kontua sortu ondoren, kontratazio-prozedurak behean adierazitako urratsei jarraituko diela jakinarazten da, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 27. artikuluan eskatutakoaren arabera:

1. Kontratazio-klausula orokorrak.

2. Eskaeren bidalketa.

3. Uko egiteko eskubidea.

4. Erreklamazioak.

5. Ezinbesteko kasuak.

6. Eskumena.

7. Eskaintzaren ezaugarri orokorrak.

8. Eskaintzaren prezioa eta baliozkotasun-epea.

9. Garraio-gastuak.

10. Ordaintzeko moduak, karguak eta deskontuak.

11. Erosketa-prozesua.

12. Aplika daitezkeen bermeak.

13. Bermeak eta itzulketak.

14. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa.



1. KONTRATAZIO-KLAUSULA OROKORRAK

Idazki bidezko estipulazio zehatzen kasuan izan ezik, Expressive Media Proyects SLri eskaera bat egiteak berekin ekarriko du erabiltzaileak lege-baldintza hauek onartzea. Erabiltzaileak egindako estipulazioak ezingo dira Expressive Media Proyects SLren estipulazioen aldean desberdinak izan, salbu eta zerbitzu-emaileak aldez aurretik eta idazki bidez onartzen ez baditu.


2. ESKAEREN BIDALKETA

Expressive Media Proyects SLk ez du eskaerarik bidaliko ordainketa egin dela egiaztatu arte.

Merkantzien bidalketak mezularitza urgentearen bitartez (ASM) egingo dira normalean, erabiltzaileak bere kabuz hautatutako helbidearen arabera. 


Entrega-datak edo -epeak gutxi gorabeherakotzat hartuko dira, eta atzerapenak ez du funtsezko ez-betetzerik ekarriko. Non eta ustekabeko edo ezohiko zirkunstantziaren bat gertatzen ez bada, eskabidea –Bidalketaren Berrespen bakoitzarekin zerrendatutako produktuak izango dira– erosketa egin zenean webgunean adierazi zen epean igorriko da, erosketa-metodoaren arabera eta, nolanahi ere, 30 eguneko gehieneko epearen barnean, Eskaera Berrespenaren epetik aurrera zenbatzen hasita.

ESTANDAR entrega etxean: 2-4 lanegun eskaera jaso zenetik zenbatzen hasita  3,99 €

Entrega URGENTEA etxean: 1-2 lanegun biltegitik irten zenetik zenbatzen hasita  7,99 €

Bidalketa Iberiar penintsulatik kanpo egiteko eskatuz gero (Balearrak, Kanariak, Ceuta edo Melilla), harremanetarako posta elektronikoaren edo telefonoaren bitartez kontsultatu behar zaio hornitzaileari.

Itundutako entrega-epetik 30 egun igaro badira baina zerbitzu-emaileak ez badu egin merkantziaren entrega, bezeroak eta/edo erabiltzaileak eskaera baliogabetzeko eta ordaindutako zenbatekoaren itzulketa kosturik gabe jasotzeko eskubidea izango du, eta zerbitzu-emaileari ezingo zaio inolako erantzukizunik leporatu; bestela, erosketarekin aurrera jarraitzeko aukera ere izango du, eta entrega-data berri bat ezarriko da. 

Entrega-epea helbide-udalerriaren eta ordaintzeko moduaren araberakoa izango da. Baldintza hori halakotzat hartuko da baldin eta merkantzia eskuragarri dagoela eta eskaera osorik ordaindu dela egiaztatzen bada.

 

Gainera, posta-kutxetarako bidalketarik ez da onartuko. Zerbitzu-emaileak ez du inolako ardurarik bere gain hartuko produktua edo zerbitzua ezin izan bada entregatu erabiltzaileak emandako datuak ez zirelako egiazkoak, zehatzak edo osoak.

Entrega gauzatutzat hartuko da garraiolariak produktuak erabiltzailearen esku utzi eta erabiltzaileak –edo haren ordezkariak– entrega jaso duelako dokumentua sinatu bezain laster.

Produktuak jasotzen dituenean, erabiltzaileak berak egiaztatu beharko du behar bezala daudela, eta justifikatua egon litezkeen salbuespen eta erreklamazioak entrega jaso duelako dokumentuan bertan azaldu beharko ditu.

3. UKO EGITEKO ESKUBIDEA 

Erabiltzaileak eskubide eta epe berak izango ditu itzulketa gauzatzeko eta/edo produktuaren akats edo oker posibleak erreklamatzeko bai online bai offline.

Azken kontsumitzailearen kondizioa duen erabiltzaileak hamalau egun naturaleko epea izango du, produktua jaso zueneko egunetik zenbatzen hasita, kontratuari inolako justifikaziorik gabe uko egiteko (martxoaren 27ko 3/2014 Legearen 71. artikulua). 

Uko egitearen ondorioak  

Kontratuari uko egiten badio, kontratuan jaso zituen ordainketa guztiak itzuli ahalko zaizkio erabiltzaileari, entrega-gastuak barne hartuta, behar ez den atzerapenik gabe, eta edozelan ere, beranduenez 14 egun naturaleko epearen barnean, behin ondasunak gure biltegira iritsi eta egoera perfektuan daudela egiaztatu ondoren (zigilatutako produktuen kasuan, zigilua ez zaiela kendu ere egiaztatuko da). Diru-itzulketa hori egiteko, zuk hasierako transakzioan baliatu zenuen ordainketa-bitarteko berbera erabiliko da. Diru-itzulketa horrek ez dizu inolako gasturik eragingo.

Itzulketa-metodoa

Bi modu izango dituzu itzulketak egiteko. 

1. EITBDenda mezularitza: Gure webgunean eskatu beharko duzu itzulketa, gure mezularitza-enpresaren bitartez, eta guk hartuko dugu mezulari bat merkantziaren bila bidaltzeko ardura. Hala, itzulketa-gastuak gure kontu izango dira.

2. Zuk aukeratutako mezularitza: Horren ordez zuk aukeratutako mezularitza-enpresa baten bidez egin nahi baduzu itzulketa, zuk ordaindu beharko dituzu itzulketa-gastuak. Itzulketa-etiketa bat emango dizugu bidalketa gauzatu dezazun. Edozelan eta, kontratua bertan behera uzteko erabakia hartu duzula jakinarazten diguzun egunetik zenbatzen hasita 14 egun naturaleko gehieneko epearen barnean iritsi beharko du merkantziak gure biltegira. Epea amaitu aurretik salgaiak itzuli badira, epea betetzat joko da.

Bidalketa egin baino lehen, erabiltzaileak Expressive Media Proyects SLrekin jarri beharko du harremanetan, 944044900 telefono-zenbakira deituta edo info@eitbdenda.eus helbide elektronikora idatzita. 

Xedapen komunak 

Edonola ere, ez duzu kontratua bertan behera uzteko eskubiderik izango honako produktu hauetako baten hornikuntza bada kontratuaren xedea: 

  • Jatorriz bilgarria zuten CD, DVD edo liburuak, baldin eta kontsumitzaileak kendu badio bilgarria.
  • Higiene-arrazoiengatik zigilatuta zeuden ondasunak, baldin eta entregatu ondoren zigilua kendu bazaie.
  • Eduki digitalak, baldin eta horien hornikuntza euskarri digitalean ematen ez bada eta kontsumitzaile eta/edo erabiltzailearen aurretiko baimenarekin gauzatzen hasi badira.

Kontratuari uko egiteko eskubidea ezin izango da aplikatu kasu hauetan:

1. Produktua ez badago egoera perfektuan, edo kalteren bat izan badu. Produktuak zuekin dauden bitartean, beraz, kontuz erabili.

2. Produktuaren enbalajeak ez badira jatorrizkoak edo, jatorrizkoak izanik, ez badaude egoera perfektuan. Jatorrizko enbalajeak produktua babestu behar du eta, horrenbestez, egoera perfektuan jaso beharko dugu. Horrek esan nahi du debekatuta egongo dela produktuan zinta itsasgarriak edo zigiluak zuzenean aplikatzea. Jatorrizko bilgarriak, jarraibideak eta bestelako dokumentu guztiak erabiliz edo txertatuz itzuli beharko da artikulua.

3. Produktua irekita dagoenean eta ezin denean frogatu ez dela erabili.

4. Produktu pertsonalizatuak direnean edota, higiene-arrazoiak edo legeak aurreikusitako bestelako salbuespenak direla-eta, eskubide horretatik salbuetsita dauden produktuak.

Neurri-aldaketa  

 Erosi duzun produktuaren neurria zure premien araberakoa ez dela baderitzozu, eta alde batera utzi gabe legeak eta kontratuak uko egiteko eskubidea ematen dizutela, neurri-aldaketa eskatu ahalko duzu, Bidalketaren Berrespenaren egunetik zenbatzen hasita 14 eguneko epean; hori horrela izanik, hasieran erosi zenuen produktuaren ordez nahi duzun neurria hautatu ahalko duzu, baina ezinbestean izan beharko du produktu bera, eta eskabiderako stocka badago baino ezingo da egin aldaketa. Kontuan izan arestian aipaturiko baldintzak betetzen direnean baino ez dela erakutsiko aukera hori.

Neurri-aldaketa eskatu ondoren, aldaketa egin eta produktu berria igortzeko ardura hartuko dugu. Edozein kasutan, behar ez den atzerapenik gabe entregatu beharko da produktua, webgunean Aldaketa Eskabidea egin eta hortik 14 egun naturaleko gehieneko epean. Bi aukera horiek dohainik aterako zaizkizu.  

Gogoan izan webgunean Aldaketa Eskabidea egin zeuenetik 14 egun natural igaro badira eta ez baduzu itzuli hasiera batean erosi zenuen produktua, beste eskaera bat eginez gero horri dagozkion gastuak zure kontura geratu ahalko direla, Erosketa Baldintzetan xedaturikoari jarraikiz.  

Produktu akastunak itzultzea  

Iristen zaizunean uste baldin baduzu produktua ez dagoela kontratuan zehaztuta dagoen bezala, berehala jakinarazi behar diguzu, gurekin harremanetan jartzeko baliabideak erabiliz; produktuaren datuak adierazi beharko dizkiguzu, baita zer akats duen ere; jakinarazpen hori egiten diguzunean, azalduko dizugu zer egin.  

Bilketa eskatzen duzunean, mezulari bat bidaliko dugu zure etxera, eta mezulari hari emanez itzuli ahalko duzu produktua.  

Itzulitako produktua arretaz aztertuko dugu eta, arrazoizko epe batean, itzultzea edo aldatzea zilegi duzun edo ez adieraziko dizugu, e-mail bidez. Aldaketa edo itzulketa lehenbailehen egin beharko da, eta edozelan ere, artikulua itzultzea edo aldatzea zilegi dela berresteko mezu elektronikoa igortzen dizugunetik zenbatzen hasita 14 eguneko epearen barnean.  

Benetan baldin badauka zuk diozun akatsa, jarrita zenuen diru guztia itzuliko dizugu, baita bidalketa-gastuak ordaintzeko jarritako dirua ere. Ordainketa egiteko erabili zenuen bide bera erabiliko dugu guk dirua itzultzeko. 

4. ERREKLAMAZIOAK

Erabiltzaileak egokitzat jotako edozein erreklamaziori ahalik eta lasterren erantzungo zaio, eta harremanetarako honako helbide hauetan egin ahalko dira erreklamazioak:

Expressive Media Proyects SL 

Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, 48013 Bilbo (Bizkaia). 

Telefono-zenbakia: 944044900

Helbide elektronikoa: info@eitbdenda.eus

Auziak online ebaztea (Online Dispute Resolution)

524/2013 (EB) Erregelamenduaren 14.1 artikuluaren arabera, Europako Batzordeak doako sarbideko plataforma bat eskaintzen du, erabiltzailearen eta zerbitzu-emailearen arteko gatazkak online ebazteko, justizia-epaitegietara zertan jo gabe; hirugarren baten bitartez ebazten dira gatazkak baliabide horren bidez, Auziak Ebazteko Organismo deritzonaren bidez, hain zuzen, eta bi alderdien bitartekari gisa jarduten du organismo horrek. Organismo hori neutrala da eta bi alderdiekin hitz egingo du, adostasun bat lortze aldera; gatazkarako konponbide bat iradoki eta/edo inposatu ahalko du azkenean.
Auziak Ebazteko Organismorako esteka: http://ec.europa.eu/consumers/odr/

5. EZINBESTEKO KASUAK

Alderdiek ez dute inolako ardurarik izango ezinbesteko kasuen ondorioz faltaren bat gertatuz gero. Obligazioa betetzea atzeratu egingo da ezinbesteko kasua amaitzen den arte.

6. ESKUMENA

Erabiltzaileak ezin izango ditu salmentan kontratatutako eskubideak, erantzukizunak eta betebeharrak laga, eskualdatu edo transmititu.

Baldintza horietako estipulazioren bat nulua dela edo bete ezin dela iritziz gero, gainerako estipulazioen baliozkotasunak, legezkotasunak eta betearazpenak ez du inolako eraginik izango (gainerako estipulazioak ez dira inola ere aldatuko).

Erabiltzaileak adierazten du Baldintza Orokor hauek osorik irakurri dituela, ezagutzen dituela eta onartzen dituela.

7. ESKAINTZAREN EZAUGARRI OROKORRAK

Zerbitzu-emaileak gauzatutako salmenta eta entrega guztiak Baldintza Orokor hauen eraginpean daudela iritziko da.

Expressive Media Proyects SLren merkataritza-proposamenaren kontrako aldaketa edo itunek ez dute inolako eraginik izango, salbu eta zerbitzu-emaileak itun bat egiten badu, esanbidez eta idazki bidez; halako kasuetan, itun partikular horiek nagusituko dira.


Produktuek aurrerakada teknikoak eta hobekuntzak izaten dituztenez etengabe, zerbitzu-emaileak beretzat gordetzen du produktuen zehaztapenak aldatzeko eskumena, horien publizitatean emandako informazioari dagokionez, eskainitako produktuen balioa aldatzen ez den bitartean. Aldaketa horiek, halaber, balioa izango dute baldin eta, edozein kausa dela eta, eskainitako produktuez hornitzeko aukeran aldaketaren bat gertatzen bada.

8. ESKAINTZAREN PREZIOA ETA BALIOZKOTASUN-EPEA

Produktu bakoitzari buruz adierazten diren prezioen barnean Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta aplikagarria izan litekeen beste edozein prezio dago zehaztuta. Besterik esanbidez adierazten ez bada, prezio horiek ez dituzte barnean hartzen bidaltzeagatiko, manipulazioagatiko biltzeagatiko edo bidalketa-seguruengatiko gastuak, ezta erositako produktu edo zerbitzuaren beste ezein zerbitzu gehigarrirengatiko gastuak ere. Horrez gainera, bidalketa-gastuak doakoak izan daitezke baldin eta dagokion artikuluan hala zehazten bada.

Produktu bakoitzari aplikatzekoak zaizkion prezioak webgunean argitaratutakoak dira eta EURO monetan adierazten dira beti. Erabiltzaileak onartu egiten du produktu batzuen balorazio ekonomikoa denbora errealean alda daitekeela.

Erosketa egin baino lehen, aurrekontuaren xehetasun guztiak online egiaztatu ahalko ditu erabiltzaileak: artikuluak, kantitateak, prezioa, eskuragarritasuna, garraio-gastuak, kargak, deskontuak, zergak eta erosketaren guztizkoa. Prezioak egunero alda daitezke, eskaera egiten ez den bitartean.

Eskaera egin ondoren, prezioak mantendu egingo dira, produktuen eskuragarritasuna alde batera utzita.

Zerbitzu-emaileari egindako ordainketa guztietan, faktura bat ematen da erregistraturiko erabiltzailearen izenean edota eskaera egitean adierazitako izen sozialaren izenean. Faktura erabiltzaileak emandako posta elektronikoko helbidera bidaliko da.

Eskaerari buruzko informazioa izateko, bezeroaren arretarako telefono-zenbakiaren bidez jar daiteke erabiltzailea harremanetan zerbitzu-emailearekin (944044900) edo bestela, info@eitbdenda.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz; mezularitza-enpresarekin ere hitz egin dezake.

9. GARRAIO-GASTUAK

Prezioek ez dituzte bidalketa-gastuak edo zerbitzu osagarriak barne hartzen, salbu eta idatziz besterik adierazten bada.

Garraio-gastuak saskia edo aurrekontua gordetzean kalkulatuko dira, bidalketa-moduaren, produktuen pisuaren eta entregarako helbidearen arabera kalkulatzen baitira.

10. ORDAINTZEKO MODUAK, KARGUAK ETA DESKONTUAK

ZERBITZU-EMAILEAK eskaera bat ordaintzeko modu hauek ahalbidetzen ditu:

• Kreditu txartela

Ordainketa-modu elektronikoei buruz kontuan hartu beharrekoak

Ordainketa elektronikoak Redsys ordainketa-pasabide baten bitartez egingo dira. Bankuak datuak benetakoak direla berresten duenean, zure txartelean egingo da kargua. 

Batzuetan, gerta liteke txartel bidezko ordainketa bat ez onartzea honako arrazoi hauetako batengatik:

  • Zure txartela iraungita dagoelako
  • Zure txartela baimendutako mugara iritsi delako (hala bada, kontsultatu zure bankuari)
  • Erroreren bat datuak sartzean

11. EROSKETA-PROZESUA: Saskia (aurrekontu-simulazioa)

Behin erabiltzailea erregistratuta dagoela, gure katalogoko edozein produktu sar daiteke saskian. Artikuluak, kopurua, prezioa eta guztizko zenbatekoa baino ez dira ikusiko saskian. Behin saskia gordeta dagoela, aurrekontuak, karguak eta deskontuak kalkulatuko dira, sartutako ordainketa- eta bidalketa-datuen arabera.

Saskiak ez du inolako administrazio-loturarik: aurrekontu bat simulatzeko balio duen atal bat baino ez da, eta alderdiei ez die inolako konpromisorik ekartzen.

Saskitik eskaera bat egin daiteke pauso hauek emanez, behar bezala formaliza dadin:

  1. Igorpenerako helbidea eta datuak egiaztatzea.
  2. Bidaltzeko modua.
  3. Ordaintzeko modua hautatu.
  4. Eskaera egin (erosi).

Eskaera bat egin nahi baduzu, online erosketetarako prozedura erabili behar duzu, eta «Ordainketa baimendu» sakatu. Berehala, mezu elektroniko baten bidez, adieraziko dizugu jaso dugula zure eskaera («Eskaeraren Berrespena»). Halaber, erabiltzaileari posta elektroniko bidez jakinaraziko zaio produktua bidaltzen ari dela «Eskaeraren Berrespenaren» bidez.

Eskaera prozesatu ondoren, sistemak berehala igortzen dio mezu elektroniko bat zerbitzu-emailearen kudeaketa-atalari.

12. APLIKA DAITEZKEEN BERMEAK

Produktuen bermea haren deskribapenean agertzen dena izango da, betiere produktuak bermeak izan baditzake. Halaber, erabiltzaileak webgune honetan zerbitzu-emaileari erositako objektu guztiek kontsumo-ondasunen berezko lege-bermea izango dute; horrek esan nahi du atarian berariaz adierazten den deskribapenarekin eta Baldintza Orokor hauekin bat etorri behar duela ondasunak. Zerbitzuen berme bakarra dagozkien baldintza partikularretan deskribatutakoa izango da.

13. BERMEAK ETA ITZULKETAK

I) Produktuak baldintzekin bat etortzea 


1. Besterik adierazi ezean, produktuak adostutako baldintzekin bat datozela ulertuko da, baldin eta behean adierazitako baldintza guztiak betetzen badira, salbu eta kasuaren zirkunstantzia batzuk direla-eta horietako bat ez bada aplikatzekoa:

a) Expressive Media Proyects SLk egindako deskribapenarekin bat badatoz.

b) Mota horretako produktuei emandako erabilera arrunterako egokiak badira.

c) Bezeroak eta/edo erabiltzaileak eskatutako edozein erabilera berezitarako egokiak badira, betiere Expressive Media Proyects SL horren jakinaren gainean jarri bazen kontratua formalizatu zenean, eta hark onartu badu produktua erabilerarako egokia dela.

d) Mota bereko produktu baten ohiko kalitatea eta prestazioak baditu eta bezeroak arrazoiz itxaron baditzake kalitate eta prestazio horiek, haren izaera kontuan izanik eta, hala badagokio, produktuen ezaugarri zehatzei buruzko deskribapenak –Expressive Media Proyects SLk eginak– kontuan izanik.

e) Expressive Media Proyects SLk fabrikatzailearen produktuen xehetasunak eta ezaugarri teknikoak deskribatzen ditu, baita argazkien bidez ere; hala, ez dago inola ere aitorpen publiko horien eraginpean.

2. Kontratua formalizatzean ERABILTZAILEA jakinaren gainean bazegoen adostasuna adierazi behar zuela edo ezinezkoa bazen ez ikusia egitea, baina ez bazuen bere adostasuna adierazi, erantzukizunik ez da egongo, ezta jatorria ERABILTZAILEAK emandako materialetan duten kausak badaude ere.

II) Zerbitzu-emailearen erantzukizuna

Produktuak entregatzean desadostasunik egonez gero, erabiltzailearen aurrean erantzungo du Expressive Media Proyects SLk. Expressive Media Proyects SLk produktua konpontzeko edo ordezkatzeko, prezioa jaisteko eta kontratua bertan behera uzteko eskubideak aitortzen dizkio erabiltzaileari.

III) Produktuak konpontzea eta ordezkatzea

Produktua ez badator bat adostutako baldintzekin, produktua konpontzeko edo ordezkatzeko eskatu ahalko du erabiltzaileak, betiere aukera horiek ezinezkoak edo neurrigabeak ez badira, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina aldatzen duen martxoaren 27ko 3/2014 Legean eta haren beste lege osagarri batzuetan araututakoari jarraikiz.


14. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Espresuki ezarrita ez dauden alderdiei dagokienez, baldintza horiek Espainiako legeriari jarraikiz arautu edo interpretatuko dira. Zerbitzu-emaileak eta erabiltzaileak adosten dute, Baldintza hauen eraginpeko produktuen edo zerbitzuen inguruan desadostasunak sortuz gero, erabiltzailearen bizilekutik gertueneko epaitegi eta auzitegietan ebatziko direla horiek.

Erabiltzailearen bizilekua Espainiatik kanpo badago, zerbitzu-emaileak eta erabiltzaileak esanbidez egiten diote uko beste edozein forori eta, horrenbestez, Bilboko Epaitegi eta Auzitegien aginduetara egongo dira.

Sartu

Megamenu

Your cart

EZ DAGO PRODUKTURIK ZURE SASKIAN