LEGE-OHARRA

EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SL sozietateak, webgunearen arduradun izanik, erabiltzaileen esku jarri du honako dokumentu hau, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak xedaturiko obligazioak betetzeko, baita webgunearen erabiltzaile guztiei hura erabiltzeko baldintzen berri emateko ere. Webgune honetan sartzen den pertsona orok erabiltzaile gisa egiten du eta hemen jasotako xedapen guztiak bere egin eta zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du, hala nola, aplikatu beharko litzatekeen beste lege-xedapenekin gertatuko litzatekeen moduan.

EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLk eskubide osoa du webgunean ageri den edozer informazio mota aldatzeko, horretarako inolako abisurik eman gabe edo betebehar horiek erabiltzaileei jakinarazi gabe; nahikoa izango da EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SLren webgunean argitaratzea.

IDENTIFIKAZIO-DATUAK Domeinuaren izena: www.eitbdenda.eus.

  • Sozietatearen izena: EXPRESSIVE MEDIA PROYECTS SL
  • IFK: B 95486213
  • Egoitza soziala: Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, 48013, Bilbo, Bizkaia.
  • Helbide elektronikoa: administracion@expressive.es.
  • Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua: 4853. liburukia, 142. folioa, BI-49963. orria, 1. inskripzioa.

 

2. HELBURUA

Expressive Media Proyects SLk, webgune honetako edukien bidez, erakundeari eta webgunearen bitartez merkaturatzen dituen produktuei buruzko doako informazio argia eskaintzen die erabiltzaileei, erabilerarako baldintza hauen, kontratazio-baldintza orokorren eta datu pertsonalak tratatzeko politikaren arabera (aurrerantzean, «datuak babesteko politika»).

3. JABETZA INTELEKTUALEKO ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

Webgunea, haren programazioa, edizioa, konpilazioa eta funtzionamendurako beharrezko gainerako elementuak, diseinuak, logotipoak, testu eta/edo grafikoak (batzuk aipatzearren), ARDURADUNAREN jabetzakoak dira edo, hala badagokio, egileek espresuki emandako lizentzia edo baimena daukate. Webguneko eduki guztiak jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko araudiek behar bezala babestuta daude; horrez gain, edukiak dagokien erregistro publikoetan inskribatuta daude. Edukiak hasiera batean zein helburutara bideratuta zeuden gorabehera, ARDURADUNAREN aldez aurreko baimen idatzia beharko da eduki horiek erabat edo partzialki erreproduzitu, erabili, ustiatu, banatu eta merkaturatzeko. Aldez aurretik baimendu gabeko edozein erabilera egilearen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen hauste larritzat hartuko da. ARDURADUNAREN jabetzakoak ez diren eta webgunean agertzen diren diseinu, logotipo, testu edo/eta grafikoek jabea dute; hortaz, horietako bakoitzari dagokion jabea da horien inguruan sor litezkeen eztabaiden arduradun. ARDURADUNAK espresuki ematen die baimena hirugarrenei erabiltzaileak eduki zehatzak dauden webgunera bideratzeko, eta, edozein kasutan, ARDURADUNAREN webgune nagusira bideratzeko; ARDURADUNAK jabetza intelektual eta industrialaren gainean dagozkien eskubideak aitortzen dizkie horren titularrei. Dena den, haiek webgunean aipatze edo agertze hutsak ez dakar haien gaineko eskubide edo ardurarik onartu beharra, ezta haiek erabiltzea babestu edo aholkatu beharra ere. Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak hautsi izanaren gaineko edozein ohar egiteko, edota webgunearen edozein edukiren inguruko iruzkinen bat egiteko, honako helbide elektroniko honetara jo dezakezu: administracion@expressive.es

4. ERANTZUKIZUNAK.

Expressive Media Proyects SLk ez du inolako ardurarik bere webgunean argitaratutako informazioaren gainean, informazio hori manipulatua izan denean edo hirugarren batek webgunean argitaratu duenean.

Expressive Media Proyects SLk ez du bere gain hartzen eskainitako eduki edo informazioen ondorioz hartzen diren erabakien erantzukizuna.

Expressive Media Proyects SLk ez ditu bere gain hartzen webgunearen erabileraren ondorioz sor daitezkeen kalteak, galerak, erreklamazioak edo gastuak. Kalte horiek eragin ditzaketen edukiak ahal bezain laster ezabatzeko ardura izango du, besterik ez, horren beti ematen zaionean. Bereziki, ez du erantzukizunik izango jarraian zerrendatutako jardueren ondoriozko kalteen kasuan, besteak beste:

(i) Interferentziak, etenaldiak, akatsak, omisioak, telefono-aberiak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak sistema elektronikoaren funtzionamenduan, telekomunikazio-linea eta sareetako akats, gainkarga eta erroreen ondoriozkoak, edo Expressive Media Proyects SLren kontroletik kanpoko beste edozein kausak eragindakoak.

(ii) Edozein motatako programa gaiztoen bidezko sarrera legez kanpoko, edozein komunikazio motaren bidez eginikoa, hala nola birus informatikoak edo bestelakoak.

(iii) Webgunearen gehiegizko erabilera edo erabilera desegokia.

(iv) Segurtasun- edo nabigazio-akatsak, nabigatzailearen funtzionamendu okerraren edo eguneratu gabeko bertsioen erabileraren ondoriozkoak. Administratzaileek beretzat gordetzen dute webgune honetako edozein eduki edo informazio partzialki edo oso-osorik kentzeko eskubidea.

Expressive Media Proyects SLk ez du inolako erantzukizunik hartuko erabiltzaileek webgunea gaizki erabiltzeagatik edozein motatako kalte-galerarik izanez gero. Era berean, Expressive Media Proyects SLk ez du inolako erantzukizunik izango datu-bilketarako formularioen bidez jasotzen den eduki eta informazioengatik, horiek erabiltzaileen eskura baitaude soil-soilik, webgunearen bitartez produktuak eros ditzaten. Bestalde, zerbitzu horien okerreko edo legez kanpoko erabilerak kalte-galerak eragiten baditu, arduradunak kalte-ordaina eskatu ahal izango dio erabiltzaileari.

Zuk Expressive Media Proyects SL defendatuko duzu, kalte-ordainak ordainduko dizkiozu eta edozein erantzukizunetatik libre utziko duzu, webgunerako zure sarbidearen ondorioz hirugarren alderdiek aurkeztutako erreklamazio, ekintza eta auziei dagokienez. Gainera, Expressive Media Proyects SLri kalte-ordaina ordainduko diozu baldin eta robotak, spiderak, crawlerak edo antzeko tresnak erabiltzen badituzu webgunetik informazioa edo datuak ateratzeko edo lortzeko, eta horrek karga neurrigabea eragiten badio webgunearen funtzionamenduari.

Webgunearen erabiltzailearen betebeharrak eta ardurak

Erabiltzaileak konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Webgunearen erabilera egokia eta legezkoa egitea, bai eta bertako eduki eta zerbitzuena ere, arau hauen arabera: (i) Unean-unean aplikatzekoa den legeria; (ii) webgunearen erabilera-baldintza orokorrak; (iii) normalean onartutako morala eta ohitura onak eta (iv) ordena publikoa.

b) Webgunera sartzeko beharrezko bitarteko eta eskakizun tekniko guztiez hornitzea.

c) Egiazko informazioa ematea webguneko formularioetan bere datu pertsonalak betetzean, eta horiek eguneratuta mantentzea, une bakoitzean erabiltzailearen benetako egoera islatzeko moduan. Erabiltzailea izango da helarazitako adierazpen oker eta zehaztugabeen erantzule, Expressive Media Proyects SLri edo hirugarrenei helarazitako informazioak kalteak eragiten badizkie.

Aurreko atalean zehaztutakoaz gain, erabiltzaileak, halaber, ez ditu ekintza hauek egingo:

a) Webgunearen eta/edo edukien erabilera baimendu gabea edo iruzurrezkoa egitea, horren xedeak edo ondorioak legez kanpokoak, erabilera-baldintza orokor hauetan debekatutakoak edo hirugarrenen eskubide eta interesen kontrakoak badira, edo zerbitzu edo dokumentuen, artxiboen eta edozein ekipamendu informatikotan gordetako edozein edukiren erabilera normalari kalte egiteko, erabilezin uzteko, narriatzeko edo eragozteko moduan.

b) Webguneko baliabide edo eremu mugatuetara sartzea edo sartzen saiatzea, horretarako beharrezko baldintzak bete gabe.

c) Kalteak eragitea webgunearen, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan.

d) Sarean sartzea edo zabaltzea birus informatikoak edo Expressive Media Proyects SLren, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragin ditzaketen beste zeinahi sistema fisiko edo logiko.

e) Expressive Media Proyects SLren, hirugarren hornitzaileen edo beste erabiltzaile batzuen datuetara sartzen eta horiek erabiltzen eta/edo manipulatzen saiatzea.

f) Edukiak erreproduzitzea edo kopiatzea, horiek banatzea, horietarako sarbide publikoa ahalbidetzea komunikazio publikoaren edozein modalitatetan, edo edukiak eraldatzea edo aldatzea, salbu eta horretarako eskubideak baditu edo legez baimenduta badago.

g) Expressive Media Proyects SLren edo hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideei buruzko oharrak edo gainerako eskubideei buruz edukietan txertatu diren identifikazio-datuak kentzea, ezkutatzea edo manipulatzea, baita babesgailu teknikoenak edo edukietan txerta litekeen edozein informazio-mekanismorenak ere.

h) Edukiak eskuratzea eta eskuratzen saiatzea, horretarako, kasuan-kasuan ezarri diren bitarteko edo prozedurez bestelakoak erabilita, edo edukiak dauden webguneetan espresuki zehaztu direnez bestelakoak edo, oro har, Interneten webguneari eta/edo edukiei kalte egiteko arriskua ez dakartelako erabili ohi direnez bestelakoak.

i) Bereziki, adibide modura eta izaera mugatzailerik gabe, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez transmititzeko, zabaltzeko edo hirugarrenei helarazteko informaziorik, daturik, edukirik, grafikorik, soinu- edota irudi-artxibategitik, argazkirik, grabaziorik, softwarerik eta, oro har, edozein material motarik baldin eta:

(i) Edozein modutan, Konstituzioan, nazioarteko tratatuetan eta indarreko gainerako legeetan jasotako oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen kontrakoa bada, horiek mespretxatzen baditu edo horien kontra jarduten badu.

(ii) Delituzko ekintzak, laidogarriak, difamatzaileak, mingarriak edo, eskuarki, legearen, moralaren, oro har onartutako jardunbide egokien eta ordena publikoaren aurkako ekintzak bultzatzen edo sustatzen baditu.

(iii) Sexu, arraza, erlijio, sinesmen, adin edo egoeragatik diskriminaziozko jarduerak, jarrerak edo pentsamenduak bultzatzen edo sustatzen baditu.

(iv) Delituekin edo bortizkeriarekin lotutako produktu, elementu, mezu eta/edo zerbitzuak edo iraingarriak, kaltegarriak edo umilgarriak direnak edo, eskuarki, legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoak eransten edo erabilgarri jartzen baditu, edo horietara sartzeko aukera ematen badu.

(v) Antsietate- edo beldur-egoera onartezin bat sortzen badu edo sor badezake.

(vi) Osasunerako edo oreka psikikorako jarduera arriskutsuak edo kaltegarriak sustatzen edo bultzatzen baditu.

(vii) Expressive Media Proyects SLren edo hirugarrenen jabetzakoa bada, jabetza intelektual edo industrialaren alorreko legeriaren arabera, eta egin nahi den erabilerarako baimenik eman ez bada.

(viii) Pertsonen ohorearen, intimitate pertsonal eta familiarraren edo pertsonen irudiaren kontrakoa bada.

(ix) Edozein motatako publizitatea bada.

(x) Webgunearen erabilera normala eragozten duen edozein birus edo programa badu.

Erabiltzailea, zabarkeriaz edo engainuz erabilera-baldintza orokor hauetan jasotako edozein obligazio beteko ez balu, eta ez-betetze horrek Expressive Media Proyects SLri kalte-galerak eragingo balizkio, horien guztien erantzule izango da.

5. COOKIEEN ERABILERA

Expressive Media Proyects SLk beretzat gordetzen du webgunean cookie teknologia erabiltzeko eskubidea, zu ohiko erabiltzaile gisa identifikatzeko eta webgunearen erabilera pertsonalizatzeko eduki esanguratsu edo zehatzagoak eskainita. Webguneak edo haren izenean jarduten duen hirugarrenak erabiltzen dituen cookieak erabiltzaile anonimoekin eta beren ordenagailuarekin lotzen dira soilik; ez dute erabiltzaileen datu pertsonalik ematen.

Cookieak fitxategi batzuk dira, web-zerbitzari baten bidez nabigatzaileari bidaltzen zaizkionak, erabiltzaileak webgune jakin batean zer-nolako nabigazioa duen erregistratzeko, erabiltzaileak horretarako baimena ematen duenean. Aldi berean, cookieak ezabatzeko aukera duzu. Horretarako, zure nabigatzailearen erabilerarako jarraibideak kontsultatu beharko dituzu.

Cookieei esker, Expressive Media Proyects SLk erabiltzailearen ordenagailuan erabilitako nabigatzailea ezagutzen du, eta, horrela, erabiltzailearen lehentasunen eta profil demografikoen araberako nabigazioa eta publizitatea eskain dezake, eta bisitaldiak eta trafikoaren parametroak neur ditzake, sarbideen bilakaera eta kopurua kontrolatuta. Informazio gehiago gure cookieen politikan

6. ESTEKEI BURUZKO POLITIKA

Baliteke webgune honek erabiltzailea beste webgune batzuetara bideratzea, batez ere, eitb taldeko webguneetara. ARDURADUNAK ez duenez aukerarik beste webgune horietako edukiak kontrolatzeko, uko egiten dio eduki horien gaineko erantzukizunak onartzeari. Nolanahi ere, ARDURADUNAK konpromisoa hartzen du estatuko legeriari, nazioarteko legeriari, hirugarrenen eskubideei edo moralari eta ordena publikoari eragin diezaioketen edo legeria hori hautsi dezaketen eduki guztiak kentzeko eta bideratze hori berehala erretiratzeko, baita horretarako eskumena duten agintariei gertaeraren berri emateko ere. Expressive Media Proyects SLk ez du inolako erantzukizunik izango foro, txat, blog-eragile, iruzkin, sare sozial edo ARDURADUNAREN webgunean edukiak modu independentean argitaratzea ahalbidetzen duen beste edozein baliabidetan biltegiratutako informazio eta edukiengatik. Hala ere, eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 11. eta 16. artikuluetan xedatua betetzeko, ARDURADUNA erabiltzaile guztien, agintarien eta segurtasun-indarren esanetara jartzen da, estatuko legeriari, nazioarteko legeriari, hirugarrenen eskubideei edo moralari eta ordena publikoari eragin diezaioketen edo hura hauts dezaketen eduki guztiak blokeatzeko. Erabiltzaileak ikusten badu webgunean sailkapen hori izan dezakeen edukiren bat dagoela, eskatzen zaio berehala jakinarazteko webgunearen administratzaileari. Azterketak eta probak egin ditugu webgune honek behar bezala funtziona dezan. Hasiera batean, berma dezakegu urteko 365 egunetan eguneko 24 orduetan behar bezala funtzionatuko duela. Hala eta guztiz ere, ARDURADUNAK ez du baztertzen programazio-akats jakin batzuk gertatzea, edota webgunean sartzerik ez izatea ezinbesteko arrazoien, natura-hondamendien, greben edo bestelako antzeko arrazoien ondorioz. IP helbideak: webgune honetako zerbitzariek automatikoki atzeman ahalko dute IP helbidea eta erabiltzaileak erabilitako domeinuaren izena. IP helbide bat ordenagailu bat Internetera konektatzen denean automatikoki esleitutako zenbakia da. Informazio hori guztia behar bezala inskribatutako zerbitzariaren jarduera fitxategi batean erregistratzen da, eta, ondoren, datuak prozesatzeko aukera eskaintzen du, soilik neurketa estatistikoak lortzeko helburuarekin (orrien inprimatze kopurua, web zerbitzuetara eginiko bisita kopurua, bisiten ordena, sarbide-puntua eta abar).

7. DATUEN BABESA

Datu-bilketarako dagokion formularioan jasotako informazio-eskabideei, kudeaketei edo izapideei erantzuteko tratatuko dira zure datuak.

Expressive Media Proyects SLk tratatzen dituen datuak datu-bilketarako dagozkien formularioen bidez jasotakoak dira eta, hala badagokio, baita kasu bakoitzean aurreikusitako helburuak betetzeko geroago bil edo lor daitezkeenak direnak ere. Harremanetarako formularioen bitartez, aldez aurretik datu pertsonal jakin batzuk eman behar dituzte erabiltzaileek, batez ere, izartxo batekin seinalatutako eremuak (*).  Eremu horiek derrigorrean bete behar dira; izan ere, eremuren bat betetzen ez bada, Expressive Media Proyects SLk ez ditu eskatutako zerbitzuak emango.

Harremanetarako formularioa erabili ahal izateko, erabiltzaileek datu pertsonal batzuk eman behar dituzte aurrena. Horretarako, Expressive Media Proyects SLk Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren eta Datuak Babesteko Europako 679/2016 (EB) Erregelamendu Orokorraren arabera tratatuko ditu datu pertsonalak. Horretarako, aukera duzu webgune honetan jasota dauden dokumentu hauetara sartzeko: aurrez ezarritako politikak, datu pertsonalen tratamenduari eta xedeen ezarpenari buruzkoak, eta datuak babesteko politikan zehaztutako baldintzak.

8. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA Webgune honekin edo bertan azaltzen diren alderdiekin lotutako gatazkak edo auziak konpontzeko, Espainiako legedia izango da aplikatzekoa, eta aldeak espresuki egongo dira legedi horren mende. Bizkaitik gertuen dauden epaitegi eta auzitegiek izango dute webgunea erabiltzearen ondorioz edo horrekin lotuta sortzen diren gatazka guztiak ebazteko eskumena.

Menu
Itxi
Saskia
Itxi
Itxuli
Kontua
Itxi