
14,50 €
- Gaia: Hipopotamo batek ipurdi handia duela uste du eta oihaneko beste animaliekin honen inguruan eztabaidatuko du.
- Laburpena: –Ipurdi handia dut –esan zuen Hipopo hipopotamoak. –Erakutsi! –esan zuten oihuka beste animalia guztiek. Eta neurtzen hasi ziren, iritzia ematen, eztabaidatzen, borrokatzen…
- Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, arazoak gainditzea, bizikidetza, beste kulturekiko harremana eta errespetua.
14,50 €
- Gaia: Dragoi aitak semeari etxe batzuk erre behar dituela esaten dio; dragoi gazteak ordea ez ditu gizakien etxeak erre nahi, hauek onak baitira berarekin.
- Laburpena: Aitari benetako dragoia dela frogatzeko, Strokkurrek auzoko herriko etxe batzuk erre behar ditu. Tradizioak hala agintzen du! Baina Strokkur ez dago oso pozik. Nekez botatzen du sua, eta garrantzi gabeko gauzaren bat egiteko soil-soilik, ahoratzeko barraskiloren bat edo beldarren bat erretzeko, adibidez. Jakingo ote du bere milurteko familia zaharrari ohore egiten?
- Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, arazoak gainditzea, bizikidetza, beste kulturekiko harremana eta errespetua.
14,50 €
- Gaia: Emilek gaur igeltsu bat eraman nai du soinean; hori bai minik hartu gabe, izan ere Emile ez da ergela...
- Laburpena: Gaur, Emilek igeltsua eraman nahi du Hala behar du. Derrigor!
- Sustatzen diren balioak: Arazoak gainditzea, bizikidetza, irudimena, umorea eta errespetua.
14,50 €
- Gaia: Albertek irudimena oso garatuta dauka, hain garatuta non beti daukan “burua auzoan” galduta. Irudimen horri esker asteko egun bakoitzean abentura bat biziko du, bere lagun Ana bidaide duela.
- Laburpena: «Albert, burua auzoan duzu!», sarritan esaten diote. Sukaldeko mahaian eserita edo eskolan dagoela, Albert ametsetan galtzen da. Kontzentratzen da, eta ahalegintzen da oinak lurrean izaten, baina buruak ihes egiten dio. Astelehenean, ikertzaile lanetan dabil; asteartean, herensugearen kontra borrokan; ostegunean, hegan doa apo baten bizkarrean... Zer egin? Ametsik gabeko bizitza ez da batere dibertigarria.
- Sustatzen diren balioak: Lagun arteko harremana, bizikidetza, irudimena, umorea eta errespetua.