
Sinopsia: Vickie mutiko bikingoa da, irudimen handikoa. Oso gaztea bada ere, adimen zorrotza du, eta hari esker, bikingoek zailtasun ugari gaindituko dituzte, indarkeriaren beharrik gabe.
Sinopsia: Maya erle txiki bat da, oso begiluzeaeta maitagarria. Basoko besteintsektuekin harmonia oneanbizitzen ikasiko du. Adiskide handiakizango ditu, besteak beste, Willieeta Flip matxinsaltoa.
Sinopsia: Pocoyok Pajarotorekin jolastu nahidu, baina lotan dago... Egon, egon; zer jausi da habiaren barruan? Lagundu nahi diozu Pocoyori gauza hori zer den igartzen? Liburuaren amaieran irudi dibertigarriak aurkituko dituzu, nahi bezala margozteko.
Sinopsia: Zozoa urdindu egin da, satorrak irudipenakditu eta azeriari sekulako kiratsa dario.Zerbait harrigarria ari da gertatzen basoaneta Basajaunek bakarrik argi dezakemisterioa.
Sinopsia: Animalia zaratatsu bat baino ezer txarragorikba ote? Bai, bi animalia zaratatsu. Eta lagunegin dira. Igeltxoa eta urretxindorra, Basajaunen pazientziaren mugaraino iristenari dira. Konponbide bat aurkitu beharra dago!
Sinopsia: Basajaun oporretan dagoen bitartean, Axel hontza arduratuko da basoa zaintzeaz. Baina animaliekez diote jaramonik egiten eta basoan anabasa gailentzen da. Gainera, negua dator eta ez dira prestatzen ari.
- Gaia: Hipopotamo batek ipurdi handia duela uste du eta oihaneko beste animaliekin honen inguruan eztabaidatuko du.
- Laburpena: –Ipurdi handia dut –esan zuen Hipopo hipopotamoak. –Erakutsi! –esan zuten oihuka beste animalia guztiek. Eta neurtzen hasi ziren, iritzia ematen, eztabaidatzen, borrokatzen…
- Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, arazoak gainditzea, bizikidetza, beste kulturekiko harremana eta errespetua.
- Gaia: Dragoi aitak semeari etxe batzuk erre behar dituela esaten dio; dragoi gazteak ordea ez ditu gizakien etxeak erre nahi, hauek onak baitira berarekin.
- Laburpena: Aitari benetako dragoia dela frogatzeko, Strokkurrek auzoko herriko etxe batzuk erre behar ditu. Tradizioak hala agintzen du! Baina Strokkur ez dago oso pozik. Nekez botatzen du sua, eta garrantzi gabeko gauzaren bat egiteko soil-soilik, ahoratzeko barraskiloren bat edo beldarren bat erretzeko, adibidez. Jakingo ote du bere milurteko familia zaharrari ohore egiten?
- Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, arazoak gainditzea, bizikidetza, beste kulturekiko harremana eta errespetua.
- Gaia: Emilek gaur igeltsu bat eraman nai du soinean; hori bai minik hartu gabe, izan ere Emile ez da ergela...
- Laburpena: Gaur, Emilek igeltsua eraman nahi du Hala behar du. Derrigor!
- Sustatzen diren balioak: Arazoak gainditzea, bizikidetza, irudimena, umorea eta errespetua.
- Gaia: Albertek irudimena oso garatuta dauka, hain garatuta non beti daukan “burua auzoan” galduta. Irudimen horri esker asteko egun bakoitzean abentura bat biziko du, bere lagun Ana bidaide duela.
- Laburpena: «Albert, burua auzoan duzu!», sarritan esaten diote. Sukaldeko mahaian eserita edo eskolan dagoela, Albert ametsetan galtzen da. Kontzentratzen da, eta ahalegintzen da oinak lurrean izaten, baina buruak ihes egiten dio. Astelehenean, ikertzaile lanetan dabil; asteartean, herensugearen kontra borrokan; ostegunean, hegan doa apo baten bizkarrean... Zer egin? Ametsik gabeko bizitza ez da batere dibertigarria.
- Sustatzen diren balioak: Lagun arteko harremana, bizikidetza, irudimena, umorea eta errespetua.